Kalte zerebrala

Aita Menni Ospitaleko logopedek garuneko kalteari buruzko tailer bat emango dute Salamancako Unibertsitatean

Aita Menni Ospitaleko logopedek garuneko kalteari buruzko tailer bat emango dute Salamancako Unibertsitatean

Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzuak zenbait prestakuntza-programa espezializatutan parte hartzeaz gain ikerketa-proiektuak ere garatzen ditu zenbait unibertsitaterekin arlo soziosanitarioaren barruan sinatutako hitzarmenari esker.Salamancako Unibertsitate Pontifikalarekin sinatutako prestakuntza-akordio bati esker, Logopedia Graduko ikasleek “Garuneko kalteko tailer” batean parte hartu dute. Tailer hori, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Zerbitzu bi logopedek antolatu dute: Ángela Fernández de Corresek eta Nekane Galparsorok.

Lau ordutan gure logopediako adituek prestakuntza teoriko eta praktikoa eman zieten ikasleei. Hasteko, HKZren epidemiologiaren sarrera egin zuten, Aita Menni Ospitaleko Garuneko Kalteko Unitatearen historia  eta erakundea ahaztu gabe. Gero, helduaroan edo haurtzaroan garuneko kalte bat izan ondoren komunikazioan sortzen diren zaitasunen ebaluazioa eta tratamendu logopedikoa azaldu zituzten. Tailerraren amaieran saio praktiko bat egin zuten, zenbait kasu klinikotako bideoak ikusiz eta aztertuz.

Aurreko edizioen aldean, aurten nobedade bat egon zen, izan ere, Aita Menni Ospitaleak duela 20 urte baino gehiagotik Salamancako Unibertsitate Pontifikalarekin duen lankidetzari esker, iragan udan gure hiru zentrotan (Donostian, Arrasaten eta Bilbon) hilabete eta erdiko praktikak egin zituzten hiru ikaslek parte hartu zuten.

Paula Rosa HernándezekMarina Pascualek eta Elena Gonzálezekgure zentroetan izandako esperientzia profesionala azaldu zieten gainerako kideei.  Oso interesgarria izan zen bertaratutako ikasleentzat. Datorren udan beste hiru ikaslek egonaldi hori egiteko aukera izango dute, aurretik hautaketa zorrotza pasatu ondoren.

Ángela Fernández de Corresek eta Nekane Galparsorok Salamancako Unibertsitate Pontifikal ospetsuaren irakasleengandik jasotako tratu bikaina eskertu zuten, etxean egongo balira bezala sentitu zirelako.

Logopedia Salamanca