Aita Mennik osasunaren 0km industria indartzeko Osasunberri partzuergoan parte hartzen du

27 erakundek sustatzen dute Euskadiko eta Nafarroako osasun sektorea eta asistentzia sistema sanitarioa indartzeko sortu den lankidetza proiektu handia. Ekimenak osasunaren balio katearen alderdi guztiak hartzen ditu, pandemian gertatu bezala, hain garrantzitsua den sektorea batean hornidurarik gabeko egoerak errepika ez daitezen.
osasunberri_019EFB9960.jpg

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioek Osasunberri proiektuan parte hartzen du, Euskadiko eta Nafarroako 26 erakunderekin batera, horien artean Basque Health Clusterra eta ASEBIO egonik. Hainbat enpresa, zentro teknologiko eta elkartek beren esperientzia batu dute eskualdeen arteko lankidetzazko ekimen hori osatzeko -EAEko, Nafarroako eta Madrilgo erakundeek parte hartzen dute lankidetzan-, inbertsioa, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta ekintzailetza lantzeko, osasunaren alde. 

Aurkezpen ekitaldia urriaren 4an egin zen, gure zuzendari gerente Mikel Telleche ere bertan izan zen, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun sailburu Arantza Tapiak eta Nafarroako bere homologo Mikel Urkijok ekimenaren garrantzia nabarmendu zuten, izan ere, helburua da elkarrekin kudeaketa hurbil, eraginkor, integral eta jasangarria lortzea osasunaren arloan egon daitezkeen arriskuen aurrean, COVID-19an gertatu den bezala.

Osasunberrik 142 milioiko aurrekontua du datozen lau urteetarako. Inbertsio horren bidez (100 milioi euro azpiegituretan eta 42 milioi euro I+Gan), parte hartzen duten enpresen fakturazioa handitzea eta 300 lanpostu inguru sortuz zuzeneko eragina sortzea espero da. Ekimenean parte hartzen duten 27 erakundeetatik, 5 ospitaleak dira -horien artean, gurea-, 15 enpresa txiki eta ertainak dira, 2 korporazio farmazeutiko handi (Cinfa eta Faes), 3 erakunde zientifiko-teknologiko eta 2 elkarte sektorial. Guztira, 4.500 lanpostu eta 600 milioi euroko fakturazioa dute.

Lau ekintza ildo

Partzuergoa sektoreko inbertsioen traktorea izatera deitua dago, 400 milioi euro inguruko inbertsio induzituarekin, parte hartzen duten enpresa handien eskutik. Hasieran, lau ekintza arlo aurreikusi dira:

Osasuntest, detekzio eta diagnostikorako, testak eta beharrezkoak diren mota guztietako produktuak garatuz eta fabrikatuz.

Osasuntherapy, prebentziorako eta sendatzeko terapietan zentratua: terapia zelularrak, farmakologikoak eta errehabilitatzaileak.

Osasunassistance, osasun laguntzako sistema berritzaile batean inbertitzeko -“eraginkorra, moldakorra eta hurbila, osasun larrialdiko egoerei erantzuteko”-.

Osasunconnect, aurrekoen zeharkako alderdiak eta zenbait ukiezin jorratzen dituena, batez ere jasangarritasunaren eta digitalizazioaren esparruan.

Halaber, ekintzailetza sustatzea espero da, proiektuaren inguruko enpresa ekimen berrietarako deialdi irekia izango den “Open Call” batekin.

Sortutako inpaktua eskualdeko industria garapenean egiaztatuko da, inguruko osasun sektoreko industria indartuko baita, tokiko eremutik eremu globalean eraginez. Hurbiltasun eskaerei erantzun nahi zaie, baina OSASUNBERRIri esker lortutako ezagutza eta esperientzia esportatu ere egin nahi da.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Proiektua Europa suspertzeko Next Generation planean jasotako helburu estrategikoekin bat dator, eta berrindustrializazio alderdiak azpimarratzen ditu, xedeak izanik inguruneko industria produktiboa berraktibatzea, jasangarritasuna, “0 km” ikuspegiari, ekodiseinuari eta ekonomia zirkularreranzko orientazioari esker, eta digitalizazioa. Konektatutako produktuak garatzen, hodeian, Big Data ustiatzen eta eHealth bultzatzen lan egingo da.

Partzuergoaren buru eta koordinatzailea BIOLAN MICROBIOSENSORES da, eta, horrez gain, erakunde hauek ere parte hartzen dute: ASEBIO, ASUNCION KLINIKA, BASQUE HEALTH CLUSTER, BIOLAN HEALTH, C4E CONSULTING, CIC BioGUNE, CINFA, DHEMEN DESIGN, FAES FARMA, GALBAIAN, GOGOA MOBILITY ROBOTS, HISTOCELL, AITA MENNI OSPITALEA, IMQ, IKERLAT POLYMERS, INNOPROT, LAZPIUR, MIKROBIOMIK, MIZAR ADDITIVE, NARU INTELLIGENCE SOLUTIONS, P4Q ELECTRONICS, LARRAÑAGA PLASTICOS, QUIRON SALUD, TECNALIA, TEKNIKER eta VITHAS. 

Aita Mennik osasunaren 0km industria indartzeko Osasunberri partzuergoan parte hartzen du