Aita Menniko adituek laneko ebaluazio psikiatriko-psikologikoan duten esperientzia azaldu dute

Bilboko Aita Menni Neuroerrehabilitazio Zentroan pertsonek lan egiteko dituzten gaitasun psikikoak baloratzeko prozesuan sakontzen duen lehen jardunaldi monografikoa izan zen. Maiatzaren 20ko goizean, legezko peritu-txostenetan adituak diren Aita Menni Ospitaleko Iñaki Madariagak eta Vicente Huesok Palentziako eta Kantabriako Ahizpa Ospitalarien zentroetako psikiatrekin eta psikologoekin izandako esperientzia azaldu zuten.
Aita Menniko adituek laneko ebaluazio psikiatriko-psikologikoan duten esperientzia azaldu dute

Peritu-txosten psikiatriko-psikologikoek zenbait auzitan, berdin dio lanekoak izatea edo ez, justiziari laguntzeko balio dute. Horrela, esaterako, gaixotasun mentalen bat dagoela susmatzen dutenean, perituen txostenek eta aitorpenek pertsona batek egiten dituen ekintzez jabetzen den ala ez erabakitzeko laguntzeko dute. Ikastaro hau, gutxienez, bi egunekoa izango da, eta asmoa da Ahizpa Ospitalarien beste zentro batzuetako profesionalen sentikortzea sustatzea, eta perituen jarduerarako pixkanaka prestatzen eta trebatzean laguntzea, izan ere, gizarteak gero eta gehiagotan eskatzen du.

Ebaluazio psikiatriko-psikologikoak esparru juridiko hauetarako izan ohi dira:

Esparru zibila: pertsonak erabakiak hartzeko duen ustezko desgaitasun egoera batek zenbait egintza juridikoren baliozkotasuna alda dezake, hala nola bozkatzea, beste pertsona bat babestea, testamentua egitea eta abar.

Zigor-esparrua: buru-nahasmendu batek erantzukizuna arintzea edo salbuestea ekar dezake, auzitegiak delitu bat egin duen pertsona bati zehapena erabakitzerakoan kontuan har dezan. 

Administrazio eta lan esparrua: zuzenbidearen eta osasunaren arteko erlazio hau berriagoa da. Gero eta gehiagotan dago, gaixotasun mentalak askotan aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorra ekartzen duelako zenbait mailetan, eta gizarteak bere baliabide ekonomikoak hobeto erabiltzen dituelako.

Bestalde, eliza-zuzenbide publikoak esparru kanonikoari emandako laguntzari dagokionez, legezko peritatze-zerbitzuek ezkontza-deuseztasuneko auzietan funtsean informazioa ematen diote egoitza santuko epaitegiari.

Peritatzea, Justiziari laguntzeko tresna

Psikiatra eta zenbait urtetan Legezko Psikiatriako Espainiako Elkarteko (SEPL) presidentea izandako Madariagaren arabera, lan-esparruan legezko balorazioen eskaera handitu da “gaur egun gauden krisi ekonomiko egoerarengatik eta giza baliabideak erabiltzeko zailtasunarengatik, izan ere, gero eta laneko baja-aldi luzeagoak daude, eta laneko ezintasun eskaerak gora egin du“.

Aita Menniko adituek laneko ebaluazio psikiatriko-psikologikoan duten esperientzia azaldu dute

Iñaki Madariagak azaldu zuen gizartea pixkanaka judizializatea berez positiboa dela, helburutzat legea aplika dadila duten epaile eta forentse bat egotea eskatzen duela, eta hori “denentzat positiboa da“. Mundu judizialaren eta sanitarioaren arteko lankidetzari esker, pertsonen gaitasun psikikoak baloratzeko eta haien lan egiteko gaitasuna ebaluatzeko peritu-txostenak eska daitezke. Eta esparru judizialetik, eta administrazio- eta lan-esparrutik zehazkiago, gertatzen ari da eskaera hori.

Arrazoi horregatik, interes-gatazka baten aurrean, gero eta ohikoagoa da pertsonen peritu-txostenak eskatzea, eta psikiatra eta psikologiei epaietan peritu moduan parte hartzea ere eskatzea Testuinguru horretan, Ahizpa Ospitalarien profesionalak egoera pribilegiatu batean daude jarduera hori pixkanaka garatu ahal izateko: Aita Menniko balorazio-zerbitzuak lan arloko erakunde publiko eta mutua askok kontratatzen dituzte duela zenbait urte. Irabazi-asmorik gabeko erakunde batekoak direnez, neutraltasun handiagoa dute gizarte-erakundeen nahiz administrazio-erakunde eta erakunde judizialen aurrean. “Oso garrantzitsuak gara prozesuan. Objektibotasunik handienarekin jokatzen dugulako eta inpartzialak, profesionalak, zuzenak eta sentikorrak garelako. Eta txarra izango litzateke beste modu batera hartzea”, erantsi zuen Madariagak.

Peritu-txostena mugatu, aztertu eta ondorioak atera ondoren, zenbait kasu praktiko azaldu ziren lehen egun honetan. Interes handia piztu zuen parte hartu zuten psikiatra eta psikologoen artean. Hurrengo egunean, Vicente Huesok psikologo kliniko forentse moduan duen esperientzian oinarrituz hitz egingo du.