Aita Menniko boluntarioek haren balio abegitsuak eta boluntario moduan zituen balioak gogoratu dituzte Palentziako topalekuan

Martxoko hirugarren asteburuan probintzia kanonikoaren boluntarioen XVIII. topaketa egin zen Palentziako Casa de Espiritualidad Hermanas Nazarenas zentroan, eta zentro guztietako 85 pertsona bildu ziren.
Aita Menniko boluntarioek haren balio abegitsuak eta boluntario moduan zituen balioak gogoratu dituzte Palentziako topalekuan

Zentro bakoitzak San Benito Menniren bizitzaren eta obraren zenbait alderdi aurkeztu zituen. Aita Menni Ospitaleko bederatzi parte-hartzaileek Benito Mennik boluntario moduan egindako lana aurkeztu zuten. Bestalde, Durangokoeta Txurdinagako ordezkariek bere balio abegitsuak gogoratu zituzten. Hasiera batean boluntario moduan egindako lana nabarmendu zuten, Magentako batailaren zaurituak artatzen egon zelako (Italia, 1859). Gertaera hori gogoratu ondoren, hirugarren karlistadan Euskadiko Gurutze Gorrian erizain moduan egindako lana berrikusi zuten (1872-1876).  Bereziki hunkigarria izan zen 1885. urtean kolera-epidemiarengatik hil ziren zortzi ahizpa ospitalarien aipamena: 

– Ahizpa Encarnación de León, 32 urte.

– Ahizpa Mª de las Mercedes Morgadella, 24 urte.

– Ahizpa Mónica Sarasola, 33 urte.

– Ahizpa Micalea Valerdi, 26 urte, nobizia-maistra.

– Ahizpa Mª Asunción Echalar, 28 urte.

– Ahizpa Ángela Rodriguez, 32 urte.

– Ahizpa Mª Josefa Lasarte, 24 urte.

– Ahizpa Mª Jesús Ibáñez, 32 urte, presidentea eta kongregazioko bigarren nagusi orokorra.

Topaketa ostiralean hasi zen, hilak 20, parte-hartzaileei egindako harrerarekin. Larunbatean, nagusiaren eta probintziako koordinatzailearen agurraren ondoren, taldeak beren lanak erakusten joan ziren. Arratsaldean Palentziako boluntarioek gau-jaia antolatu zuten, eta horren ondoren, gure zentroan zerbitzuak ematen 20 urte baino gehiago daramatzaten boluntario beteranoak goraipatzeko merezitako ekitaldia egin zuten.

Igandean, esperientziaren balantzea egin eta etxera itzuli aurretik, San Luis Ospitale Konplexuaren “Una mirada al pasado” erakusketa iraunkorra bisitatzeko eta pazienteekin Eukaristiara joateko aukera izan zuten.