Adineko pertsona

Aita Menniko egoitzak eta eguneko zentroak “normaltasun berrira” egokitzen ari dira

Formación a residentes de Joxe MIel Barandiaran sobre medidas de prevención de contagios

Aita Menniko egoitzak eta adinekoen eguneko zentroak Covid-19ak eragindako osasun krisiaren “normaltasun berriaren” fasean ezarri diren neurrietara egokitzen ari dira.
Nolabaiteko “normaltasuna” itzuli da baita ere adinekoen eguneko zentroetara, ekainaren 8an ekin baitzioten berriro jarduerari, eta modu mailakatuan joan dira erabiltzaileak hartzen. Irekitzeko, beharrezkoa izan da antolamendua eta arreta ereduak errealitate sanitario berrira berregokitzea, prebentzio neurriak ezarriz.

Egoitzetan dagoeneko bisitak egin daitezke, eta kalera irteteko aukera ere gehitu da, hori guztia hainbat segurtasun eta prebentzio neurrirekin araututa, horien artean egonik egoiliarrentzako prestakuntza saioak.

Bai bisitak bai irteera terapeutikoak modu programatuan egiten dira, pertsona taldeek ez dezaten bat egin sarreran eta irteeran, eta hainbat prebentzio neurri ezarri dira.

Bisitei dagokienez, bisitak erabiltzaileen elkarbizitzarako guneko sarrera inguruan eta kanpoan egiten dira. Bisitak planifikatu egingo dira, zentrotik kanpoko ahalik eta pertsona gutxien egon daitezen barruan. Bisitatik bisitara altzariak desinfektatzeko jarraibide zorrotzak ezarri dira, bisitak egiten diren lekuetan. Egoiliarrek eta bisitariek maskara kirurgikoa erabiliko dute, eta eskuak garbitzeko, tenperatura hartzeko eta oinetakoak desinfektatzeko protokolo bat beteko dute.

Irteera terapeutikoei dagokienez, prebentzio neurrien artean honako jarraibide hauek daude:

  • Ez da baimenduko sintomak dituzten erabiltzaileak edo berrogeialdian edo bakartuta daudenak irtetea.
  • Senideen elkarbizitza unitatean kide batek Covid-19arekin bateragarriak izan daitezkeen sintomak baditu, ez da bisitara joango eta ez da senideekin paseatzera irtengo.
  • Erabiltzaileak laguntzaile batekin irteten badira, laguntzaileak harreran jasoko ditu, zentroko beste instalazio batzuetan sartu gabe. Gomendatzen leku zabaletan eta jende gutxi dagoenetan paseatzea, ospakizunak, espazio itxiak eta jende asko dabilen gune edo espazioak saihestuz.
  • Kanpora irteten diren erabiltzaileek eta laguntzaileek prebentzio et distantzia sozialeko neurriak bete beharko dituzte, komunitateko gainerakoek bezala, maskararen erabilera barne.

Zentrora itzultzean, tenperatura kontrolatuko da, eskuak garbitu eta oinetakoak desinfektatuko dira, baita aulki gurpildunak, makilak eta bermatzeko gainerako elementuak ere.

Zentroetako senideek jaso dute informazioa bisitak eta irteerak arautzen dituzten jarraibideei buruz. Egoiliarrek, berriz, informazioa jaso dute osasun agintariek komunitate osoarentzat ezartzen dituzten prebentzio eta distantzia sozialeko neurriei buruz, bereziki azpimarratuz eskuak ongi eta sarri garbitzearena, maskara erabiltzea, segurtasun distantziak mantentzea eta kutsatzea prebenitzeko beste estrategia batzuk.