Osasun mentala

AMHko laguntza-jarduerari buruzko bi jakinarazpen “Osasun mentaleko erizaintzari” buruzko I. Jardunaldian

Bere tradizioarengatik eta laguntzeko gaitasunarengatik Aita Menni Ospitalea zentro nagusietako bat da Euskadiko psikiatriaren eta osasun mentalaren arloan. Baina bi arlo berri dira zentroko erizainek Gipuzkoako Erizaintzako Elkargo Ofizialak antolatutako hurrengo topaketa zientifikoan azalduko dituztenak: Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetan (EPZetan) osasunerako hezkuntzan izandako esperientzia eta erizaintzak Legezko Psikiatria Unitatean duen eginkizuna.
AMHko laguntza-jarduerari buruzko bi jakinarazpen “Osasun mentaleko erizaintzari” buruzko I. Jardunaldian

Beatriz Urdangarinek, EPZetako erizaina eta COEGIko osasun mentaleko Batzordearen kidea denak, Aita Mennik kudeatutako zentro horietan osasunerako hezkuntzan izandako esperientzia azaldu zuen. Jaioane Gartziaetxabek eta Mertxe Goñik erizainek Legezko Psikiatria Unitatean erizainek egiten duten laguntzazko, ikerketazko eta administraziozko lana azaldu zuten bideo baten bidez. Unitate hori, osasun-zentro baten barruan agindu judizial baten ondorioz sartutako gaixo mental larriak artatzen dituen bakarra da Espainian.

Osasun mentaleko zaintzaren koordinazioa eta jarraipena” goiburupean, COEGIk I. Jardunaldi hori egin zuen ”Euskal Herria eta Nafarroako Osasun Mentaleko IV. Erizaintza Jardunaldiarekin batera joan den urriaren 23an Donostian. Topaketa honetarako aurreikusitako programaren helburua Osasun mentaleko erizaintzaren esparruan esperientziak partekatzea eta osasun mentaleko zainketak koordinatu eta jarraitu behar direla nabarmentzea izan zen.

AMHko laguntza-jarduerari buruzko bi jakinarazpen "Osasun mentaleko erizaintzari" buruzko I. Jardunaldian