Anosognosia eta errehabilitazio neuropsikologikoari buruzko jardunaldiak ospatu ziren

Aita Menni Ospitaleak, bere Neuroerrehabilitazioko Trebakuntza Plangintzaren baitan, anosognosia eta errehabilitazio neuropsikologikoaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen. Egitaraua joan den maiatzaren 15 eta 16an burutu zen Donostian eta bi egunez, Barrow Neurological Institute-tik etorritako George Prigatano irakasleak, bere jakinduria eta eskarmentua partehartzaileekin partekatu zuen.
 
Zenbait kalte neurologiko izan dituzten pertsonek bere ondorioetaz ohartzeko duten ezintasunaren fenomeno neurologikoa da anosognosia. Aldaketak antzematen ez dituztenez, gaixo gehienek ez dute onartzen arazo bat dutenik eta honek asko zailtzen du beren osaketa. Nahasmendu honen eragina dramatikoa izatera iritsi daiteke urritasun garrantzitsuak tartean direnean, hala nola itxutasuna, paralisia edo amnesia. Maiz gertatzen da garuneko hodietako istripu baten ondorioz sortzen diren hemiplejia eta hemiparesiatan.
 
Bigarren egunean zehar, Prigatano irakasleak 1999an bere erreferentziazko testuan (Principles of neuropsychological rehabilitation) maisuki azaldutako 13 oinarriak aztertu zituen berrikuspen eguneratu batean. Gai kognitibo eta afektiboen azterketa konbinatua, errekuperazio eta narriadura mekanismoen ulerkuntza eta eskuhartze psikoterapeutikoak izan ziren landuko zituen gaietako batzuk.