Adineko pertsona

Arrasateko Eguneko Zentroak eta Arizmendik Ikastolak Belaunaldi arteko Programa abian jarri dute berriro

Belaunarteko Programa
Belaunarteko Programa

 

Arrasateko Aita Menni Eguneko Zentroak eta Arizmendi Ikastolak aurreko ikasturtean dagoeneko garatu zuten Belaunaldi arteko Programaren beste edizio bat abian jarri dute.

Ekimen honen barruan, Eguneko Zentrora joaten diren adinekoek eta ikastolako adin desberdinetako zenbait ikaslek antolatu diren jardueretan parte hartuko dute. Bi taldeentzat oso onuragarria da, hainbat helburu lortzen direlako:

  • Adinekoen eta neska-mutilen artean elkarrekintza, ezagutzen trukatzea eta errespetua sustatzea.
  • Adinekoen eta neska-mutilen estimulazioa, mugikortasuna eta sormena sustatzea.
  • Dibertitzeko eta entretenitzeko eremuak sortzea.

2015-2016 ikasturteko programa

Gabonetako postala
Datak: Azaroaren 18 eta 25, abenduaren 2 eta 9
Tokia: Eguneko Zentroa

5 eta 6 urteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira gure aitona-amonekin eskulan bat egiteko (Gabonetako postala).

Gabonetako abesbatza
Data: Abenduaren 16 edo 17
Tokia: Eguneko Zentroa

3 eta 7 urteko arteko neska-mutilak Eguneko Zentrora joango dira eta Gabonetako zenbait abesti abestuko dituzte gure aitona-amonekin.

Agate Deuna
Data: Otsailaren 4
Tokia: Eguneko Zentroa / Garaia Berrikuntza Gunea

Hasiera batean 4 eta 5 urteko neska-mutilak Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrora joango dira abestera, eta gero, Eguneko Zentrora joango dira aitona-amonekin abesteko. Amaitzeko, Garaia Berrikuntza Gunera joango gara han abesteko.

Ipuin-kontalaria
Data: Martxoaren 8
Tokia: Eguneko Zentroa

Gure aitona-amonek Arrasateko herriari buruzko zenbait ipuin (elezaharrak…) prestatuko dituzte eta haurrei kontatuko diete. Horretarako, irudiak ere erabiliko dituzte.

Abestiak eta erritmoak
Data: Maiatzaren 11
Tokia: Eguneko Zentroa

Gure aitona-amonek zenbait abesti joko dituzte etxean egindako musika-tresnekin, eta gero, abesti horietako batzuk erakutsiko dizkiete neska-mutilei, elkarrekin jo ditzaten.

Agur-festa19
Data: Maiatzaren 16
Tokia: Arizmendi Ikastola

Gure aitona-amonek abestiak eta bizkotxoak prestatuko dituzte ikastolako neska-mutilekin partekatzeko. Haurrek, bestalde, zenbait dantza eta koreografia prestatuko dituzte agur esateko.