Adineko pertsona

Athletic-eko jokalariak futbolean oinarritutako Oroipen Tailer batean parte hartu ditu Txurdinagabarri Egoitzan

Taller de Reminiscencia con ex jugadores del Athletic de Bilbao
Taller de Reminiscencia

Adinekoen gaixotasun neurodegeneratiboa tratatzeko futbola terapia ez farmakologiko moduan erabiltzen duen Oroipen Tailerraren lehen saioa egin zen urtarrilaren 14an Txurdinagabarri Egoitzan. Tailerra asteazkenetan egingo da Txurdinagabarrin, eta guztira 12 saioa izango dira, apirilaren 1 arte.

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) bultzatutako eta finantzatutako programa bat da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Institut de l`Envelliment erakundearen laguntza du. Bartzelonan eta Valentzian aplikatuta, Bizkaira heldu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.

Oroipen terapia estimulazio kognitiborako terapia moduan erabiltzen da dementzia duten pertsonen artean, iraganeko gertaerak gogora ditzaten. Askotan argazkiak eta senideen objektuak erabiltzen dira oroitzen laguntzeko. Hori horrela, futbolak esperientziak trukatzeko eta bizitzaren arlo desberdinek parte hartzeko aukera ematen du, kirol honekin lotutako oroitzapenen bidez.

Lehen saioan, tailerra bera egiteaz gain, tailerraren helburuei eta funtzionamenduari buruzko informazioa eman zieten egoitzako parte-hartzaileei eta langileei.

Saioan, Egoitzako parte-hartzaileez eta langile adituez gain, Athletic Club taldeko lau futbolari ohi ere izan ziren: Ángel Sertutxa, Fidel Uriarte, Juan María Zorriqueta –FEAFVko lehendakaria– eta Andoni Ayarza –FEAFVren komunikazio-zuzendaria–. Egoiliarrekin aritu ziren parte hartzen, laguntzaile moduan.

FEAFVk bi elastiko eman zizkion Egoitzari: bata, Athletic taldekoa, eta bestea, FEAFVrena. Bi elastiko horiek, saioetan parte hartzen duten edo handik igarotzen diren futbolari ohi guztiek sinatuko dituzte, eta tailerra amaitutakoan Txurdinagabarriko egoitzan egindako esperientzia pilotu honen oroitzapen gisa geratuko dira.