Adineko pertsona

Aupa Athletic!

Aupa Athletic!

Athleticek parte hartu beharreko Kopako finalei esker, jarduera zuri-gorriz bete da Txurdinagabarri Egoitza.
Athletic-Reala partidaren aste berean, partidan animatzeko banderatxoak prestatu genituen solairu desberdinetako eskulan tailerrean, bai eta kalera ematen duten egoitzako beirateetan “Aupa Athletic” idazteko letrak ere.

Eta asteartean, hilak 6, oporretatik bueltan, nahiz eta gure taldeak irabazi ez, jai bat egin genuen goizean eta arratsaldean, erabilera anitzeko gelan, 5. eta 2. solairuetako kideekin. Futbolean oinarritutako oroitzapen ariketa bat egin genuen: Athleticek historian zehar irabazi dituen Kopen errepasoa, eta baita historiako jokalaririk onenak zein izan diren ere, jokalarien argazkiak ikusi, eta nor diren asmatzera jolastuz.

Ondoren, larunbateko partidaren laburpena ikusi, eta denon artean komentatu genuen. Amaitzeko, Athleticen bi ereserkiak kantatu genituen, zaharra eta oraingoa, eta Aldundiak ekarritako musuzapiak astindu genituen, urrutitik hurrengo finalerako indarra emateko asmoz.

Eta ospakizun on guztietan egin ohi den legez, alkoholik gabeko ardo beltz gozo batekin eta pintxoekin osatu genuen ekintza.

Aupa Athletic!

 width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=  width=