Aurten, inoiz baino gehiago, ESKERRIK ASKO

Gabon hauetan, inoiz baino gehiago, Aita Mennik bere kolaboratzaileen lana eskertu nahi du. Jakinik ere ezinezkoa dela urte arraro eta gogor honetan egindako esfortzua konpentsatzea, erakundeak eskerrak eman nahi dizkie jendaurrean, jai hauetarako onena opa, eta Gabonetako bi otarreren zozketa bezalako detaileekin jarraitu.
Gabon hauetan

Ahizpa Monse Esparzak, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien ama nagusiak, ospitaleko Gabonetako saskia eman dio 07982 zenbakiaren saridunari, hots, gure kide Luz Marina Lopez Prietori.

Ezinezkoa da eskertzea gure kolaboratzaileen entrega eta profesionaltasuna, eta covid-19ak markatutako urte arraro eta gogor honetan eman duten guztia.   Urte bat, non, distantziak mantendu behar izan diren arren, hospitalitatearen berotasuna partekatu baitugu, eta artatzen ditugun pertsonak zaintzeko ahalegin guztia egin baitugu. 

Urtero ohi den bezala, baina are gehiago 2020 zail honetan, erakundeak eskerrak  eman nahi dizkie jendaurrean bere kolaboratzaileei, konpromiso mailagatik eta pandemiari erantzuteak dakarren esfortzu erantsiagatik, batez ere data hauetan, artatzen ditugun lagun guztiek Gabonen esentzia sentitu ahal izan dezaten. Horregatik, aitortza horrekin batera, bideo honekin omenaldi txiki bat egin nahi diegu, eta, sinbolikoki, Gabonetako bi otarre zozkatu Aita Menni Ospitalean eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuetan lan egiten duten kideen artean.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

ESKERRIK ASKO, GABON ZORIONTSUAK ETA 2021 ZORIONTSUA