Dos personas usuarias del CRPS de Irún, portando el testigo de Korrika

Euskaraz, harro

“Harro herri” lelopean, Gipuzkoako eta Bizkaiko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioetako paziente, erabiltzaile eta langileek aurten ere parte hartu dute Korrikaren 23. edizioan, AEK-k euskararen alde antolatzen duen lasterketan.
Integrantes de FIDMAG - Hermanas Hospitalarias

Fidmag – Ahizpa Ospitalarioak, nahasmendu bipolarrari buruzko ikerketa berri batean partaide

Nahasmendu bipolarrari buruz Cibersam zentroak (Ciber de Salud Mental) egin duen ikerketa bat da, zeinean Fidmag – Ahizpa Ospitalarioetako Edith Pomarol-Clotet doktoreak gidatutako taldeak parte hartu duen. Azterlanak DDR1 genearen alterazio epigenetikoa identifikatu du nahasmendu bipolarraren aurkako tratamenduak hobetzeko markagailu posible gisa.
Ainhoa Espinosa, en un escenario delante de una pantalla con el tíutlo de su ponencia

Sevillako Loyola Unibertsitatean, kalte zerebral baten ondoren sexu-osasunari buruz hitz egiten

Ainhoa Espinosa de Luzarraga, Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Kalte Zerebralaren Zerbitzuko neuropsikologoa, Sevillako campusean egindako Psikologiako II. Jardunaldi Profesionaletako hizlarien paneleko kide izan zen, garuneko lesio bat izan duten pertsonen sexu osasunari arreta ematearen garrantzia azpimarratzeko.
Varias personas en fila, mostrando un cartel con el texto

Arrasateko Aita Menni Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroak Korrikaren lekukoa jaso du

Euskararen erabilera sustatzen duen Korrika lasterketaren lekukoak Aita-Menni Ahizpa Ospitalarioen hainbat zentro zeharkatu zituen, ospitaletik hasi eta Musakolako zentroraino, ospitaleko bertako Euskara Batzordeak bultzatutako ekimen batean. Alaitasunak, musikak eta koloreak markatu zuten eguna, euskararen alde.
Varias residentes de Txurdinagabarri y trabajadoras posan delante de un mural con la palabra Orgullosas

Emakume izateaz harro

Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna, jardueraz bete da Txurdinagabarri Egoitzan. Aurtengo muralean “Harro” hitza izan zen nagusi, eta emakume egoiliarren, belaunaldi guztietako senideen eta egoitzako langileen irudiak zituen. Eguna iritsi baino lehen, harremanetan jarri ginen gure emakume egoiliarren familiekin, haietaz harro…