Adineko pertsona

Barandiaran Egoitzako laguntzaileak presio-ultzeren prebentzioan prestatu dira

Barandiaran Egoitzako laguntzaileak presio-ultzeren prebentzioan prestatu dira

Joan den otsailean Joxe Miel Barandiaran egoitzako laguntzaileen talde zabal bat “Presio-ultzeren prebentzioari” buruzko prestakuntza-ikastaro batera joan zen. Ikastaroa Landakoko osasun-zentroan (Durango) izan zen, eta Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Barrualde Erakunde Sanitario Integratua izan zen antolatzailea.

Gure zentroko 13 laguntzaileekin batera Leioako Erizaintza Eskolako bigarren mailako 3 ikasle joan ziren, gure zentroan praktikak egiten ari direnak.