Adineko pertsona

Belaunaldien arteko inauteria Arrasateko Eguneko Zentroan

Carnaval en el centro de Día de mayores Aita Menni de Arrasate

Arrasateko Arizmendi Ikastolako 25 neska-mutikok Inauteria ospatu zuten joan den ostegunean, hilak 20, Uribeko Aita Menni Eguneko Zentroko adinekoekin. Haurren taldea 4 urtekoa zen, eta Inauterietako maskarak prestatu zituzten gure zentroko adinekoekin, eta nahieran margotu zituzten, ondoren photocall dibertigarrian erabiltzeko.

Urtero Arrasateko Eguneko Zentroak Arizmendi Ikastolarekin batera garatzen dugun belaunaldien arteko programaren ekintzen esparruan,joan den otsailaren 20an, osteguna, u urteko 25 haurren bisita hartu genuen, Inauteriak ospatzeko.

Elkarrekin egin eta margotu genituen Aratusteko maskarak, eta “photocall” bat egin genuen, adinekoek, txikiek eta zentroko langileek argazki dibertigarri pilo bat ateratzeko.

Ekintza Arizmendi Ikastolarekin urtero partekatzen dugun belaunaldien arteko truke programaren parte da; horretan, hainbat ekintza egiten ditugu elkarrekin urtean zehar, bi belaunaldien arteko interakzioa, ezagutza eta errespetua sustatzeko. Berriro ere, esperientzia oso pozgarria izan da, eta parte hartu dugun pertsona guztiok asko disfrutatu genuen; horregatik, horrelako ekimenak garatzen jarraituko dugu