Osasun mentala

‘Mannequin challenge’ bat arazo mentala duten lagunen eta senideen eskubideak ezagutarazi eta erreibindikatzeko

EPSZek bideo eder hau grabatu dute Osasun Mentalaren Egunean biztanleak oro har kontzientziatzeko. “Oztoporik gabe, ireki zure burua. Pentsatu bi aldiz epaitu aurretik, zu bezalakoak gara” lemapean, pertsona horiek sufritzen duten estigmaren kontra borrokatu eta gizartean integratzen lagundu nahi dute.

Urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Mundu Egunaren esparruan, Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroek mannequin challenge bat grabatu genuen, arazo mentala duten pertsonen eta senideen eskubideak ezagutarazi eta erreibindikatzeko.

Oztoporik gabe, ireki zure burua. Pentsatu bi aldiz epaitu aurretik, zu bezalakoak gara” lemapean, biztanleriak kontzientziatu nahi ditugu arazo mentalari buruz, pertsona horik sufritzen duten estigmaren kontra borrokatu eta gizartean integratzen lagundu.

Estigmaren aurka

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Ohikoa da arazo mentalen bat duten pertsonek beldur eta aurreiritzi erreakzioak aurkitzea besteen aldetik, arazo mental bat izatearen inguruan dagoen kontzepzio distortsionatuagatik. Estigma fenomeno sozial konplexua da, eta talde sozial batek beste talde minoritario batzuekiko duen jarrera multzo bati egiten dio erreferentzia, eskuarki negatiboa, ezaugarri bereizgarri bat dutelako.

Arreta komunitarioaren ikuspegitik, estigma da pertsona horiek komunitatean bizitzea eragozten duten oztopo sozialen oinarria, arazoaren berezko ondorioetatik harantzago. Badakigu estigmak sufrimendu pertsonala eta gizarte bazterketa areagotzen dituela, etxebizitza eta enplegua lortzea galarazten du, eta, are gehiago, arazoa duen pertsonak laguntza ez bilatzea eragin dezake, etiketatuko ote duten beldur; horrenbestez, arrakasta izateko eta onbideratzeko traba nagusietakoa da estigma.

Horregatik, gure iritziz, fenomenoaren aurka borrokatzea funtsezko elementua da proposatutako helburua betetzeko, osasun mentala sustatzeari lotutako ekintza guztietan, inklusiorako neurri eraginkorrak eta sentsibilizazio ekintza zehatzak eginez.

Beraz, egun hau funtsezkoa da guretzat, gizarteari dei egiteko eta gogorarazteko arazo mentala duten pertsonak besteak bezalakoak direla (“zu bezalakoak gara”), eta osasun mentala denon kontua dela.