ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

Erronka lortu da! Gogoak nabarmen dira giroan! Aita Menni Kirol Elkarteak denboraldi berria hasi du, eta bilatzen ari da aurkari berriak, entrenatzeko ordutegiak, kiroldegiak, etab.
ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

Aita Menni Ospitaleko ADAM Areto Futboleko Taldeko 12 jokalariek –neskak eta mutilak– bultzatu dute aurkari berriak bilatzen jarraitzeko gogoa, entrenatzeko ordutegi eta kiroldegi berriak, etab., 2017-2018 denboraldi honetarako. Hori bai, Elkartearen parte diren lagunak dira aurrera bultzatzen duen motorra.

Aurreko denboraldiaren amaiera

Joan den ekainean amaitu zen ADAM Areto Futboleko taldearen kirol jarduera, Athletic Fundazioaren instalazioetan egindako kirol jardunaldi batean, Bizkaian. Jardunaldia Fundazioak antolatu zuen –berriro ere eskerrak eman nahi dizkiogu urte osoan egindako ahalegin guztiagatik, eta bereziki egun horretan egindakoagatik–, eta bertan Euskadiko Osasun Mentaleko Sareko zentroen arteko Ligan parte hartu zuten taldeen arteko txapelketa bat jokatu zen. Lehiaketaren ondoren, parte hartzaile guztiek bazkaria egin zuten elkarrekin: jokalariak, entrenatzaileak, epaileak, boluntarioak eta laguntzaileak.

Bero handiko egun horretan eman zuen amaitutzat ADAM taldeak Ligan duen parte hartzea, burua zut, eta bizitako guztia hurrengo urtean ere bizitzen jarraitzeko motibazioarekin. Gogoratu behar da egun horretan ez zela ikusi garaipen baten bila zebilen talde bat, baizik eta adiskidetasunak lotutako 12 lagun, elkar zainduz, besoz beso borrokatuz are gehiago ilusionatzeko, eta jardunaldian oraindik 3 partida falta zirenean indarrak ez galtzeko; lagunarentzat botilatxoan ura uzteko arduratuta, polikien zebilenari itxoitea, norberaren beharrak errespetatzea, gol guztiak ospatzea… eta, horri esker, jokatutako 4 partidetatik 3 norgehiagoka irabazi zituzten. Ezin sinetsita zeuden lortutakoarekin!

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

Udan azterketa

ADAMen kirol jardueran atseden hartzeko uneak udarekin bat egin du, eta gogoeta egiteko aprobetxatu dugu. Ligan bizitako emozio guztien ondoren, balorazioa egin eta ibilbide berri bat planteatu behar genuen. Emaitza ikusita, hau da, planteatu genituen helburu guztiak erruz gainditu zirela ikusita, denbora libreko borondatezko aisialdi jarduera funtzionatzen ari zen, eta abuztuan jokalariak jada berriro entrenatzen hasteko gogotsu zeuden. “pasilloetan ere geratzen gintuzten galdetuz, entrenamenduak noiz hasiko dira?Zer egunetan?Noiz izango dugu partida?, kontatzen du Selene Velezek. “Jarraitzeko gogoa zutela erakusten eta ohartarazten ari zitzaizkigun.Beraien motibazioa barrutik sortzen zen, eta kanpora isurtzen zen”.

“Aldaketa hasteko, taldeko kideei inkesta bat egitea otu zitzaigun, jakiteko beraien iritziak, lehentasunak, gustuko zituzten eta hurrengo proposamenetarako mantendu behar ditugun alderdiak, beraien iritziz aldatu behar ditugun alderdiak, lortutako onura pertsonalak, etab.”, gehitu du Selene Velezek. ADAM taldeko hamar kirolarik bete dituzte inkesta. Eta ondoren, emaitzak:

1. Gustuko duzu kirolen batean aritzea?

Inkestan parte hartu duten 10 kideek baieztatu dute gustuko dutela kirolen batean aritzea.

2. Zergatik duzu gustuko kirolen batean aritzea?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

10 lagunetatik 3k erantzun dute disfrutatzen dutelako eta dibertitzen direlako gustatzen zaiela kirola praktikatzea, 2 laguni kirola egitea gustatzen zaie beren lagunekin lotzen dituelako; beste 2ri osasuna irabazten dutelako eta ongi sentiarazten dielako; batek erlaxatzen delako praktikatzen du, beste batek gorputza aktibo eta burua distraituta mantentzeko, eta beste batek hobeto dagoelako.

3. Zein kirol duzu gustukoen?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

Futbolak bereganatzen ditu lehentasunak, eta atzetik daude ping-ponga (2 lagun) eta beste kirol batzuk, hala nola pilota, squasha, igeriketa edo pala, bakoitza pertsona batek aukeratuta.

4. Astero praktikatzen duzu goian idatzi dituzun kiroletakoren bat?

10 lagunetatik 8k praktikatzen zuten kirol bat astero, elkarrizketa egin zenean (abuztua).

5. Aurreko hilabeteetan zure errutinan kirol baten praktika sartzeak (lehiarako futbola) zertan lagundu dizu?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

10 lagunetatik 3ri ongizate handiagoa edukitzen eta animo egoera hobetzen lagundu die, beste 3rik astean zehar maizago dibertitzen, 2k esan dute poza eman diela errutinazko kirola praktikatzean taldekideen aurpegian alaitasuna ikusteak. Jolastea eta ikastea, eta baliagarri sentitzea, bizitzeko gogoarekin, horiek izan dira beste erantzun batzuk.

6. Zer alde fisiko, mental, sozial… nabaritu duzu?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

10etatik 5ek hobekuntza fisikoa nabaritu dute: “praktikatzeari uzterakoan gorputza astunagoa nabaritu dut”, “ariketa egitean arinago sentitu naiz”; “arintasun handiagoa”; “ez naiz hain nekatuta sentitu”; “nire diabetesa orekatuago dago”. 10etatik 4k hobekuntza mentala nabaritu dute: “apatia gutxiago sentitu dut”, “pozikago sentitu naiz”. 10etatik 2k hobekuntza soziala hauteman dute. Adibidez: “Lagun gehiago nituela sentitu dut”.

*Parte hartzaile batzuek bi erantzun eman dituzte galdera bakoitzeko, hau da, onura bat edo bi nabaritu dituzte.

7. Nolakoa izan da esperientzia joan den denboraldiko Areto Futboleko Ligan?

10 lagunetatik 9k erantzun dute esperientzia oso ona eta positiboa izan dela, eta 1ek erantzun du esperientzia gogorra, exijentea eta nolabait negatiboa izan dela.

8. Nolakoa izan da entrenamenduetako esperientzia Ospitalearen barruan?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

10 lagunetatik 7k azaldu dute entrenamenduetan izan duten esperientzia oso ona izan dela, baina batzuek aipatu dute entrenamenduak hobeak zirela zentrotik kanpo (kantxa komunitarioetan). Batek adierazi du Ospitaleko instalazioak hobetzea falta dela.

9. Zer gustatzen zitzaizun gehien Aita Menni Futbol Kirol Elkartetik?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

6 kidek adierazi dute entrenatzailea zela gehien gustatzen zitzaiena; 5 parte hartzailek esan dute taldeko kideak zirela; 4 parte hartzailerentzat, partidak jokatzera kanpora joatea; 3 parte hartzailerentzat, Fundazioarekin egindako entrenamenduak; 2 partaiderentzat, entrenamenduak; 2 partaiderentzat, ekipazioa.

* Hemen ere hainbat erantzun jaso dira parte hartzaile bakoitzeko.

10. Zure ustez, zer alderdi hobetu behar dira?

ADAM futbitoa: beste urte batez jarraitzeko gogo biziz!

5 erantzunetan iradoki da entrenamenduak hobetu behar direla; 4tan instalazioak hobetzea beharrezkoa dela, eta 3k esan dute ekipazioa hobetu behar dela.

11. Nahi zenuke esperientzia errepikatu?

10 parte hartzaileetatik 9k esperientzia errepikatu nahi dute eta beste urte batez jarraitu.

Datu guztiak jaso eta zehatz aztertu eta gero, ADAMen ohartu ginen gogo indibidualak presente egoten jarraitzen duela, eta orain gure lana da haien beharretara egokitutako txapelketa bat planteatzea, nagusiki.Horrek esan nahi du hilean partida gutxiago izango dituen liga bat behar dugula, partidetara iristeko distantzia laburragoekin, eta lehiakortasun eta exijentzia gutxiagorekin.

Etorkizuneko planteamendua

Hasteko, asteon Ospitalean entrenamendu ireki bat egongo da, talde batean jokatzeko esperientzia probatu nahi duen ororentzat. Horrek esan nahi du ADAM taldeko iazko jokalariak joan daitezkeela, eta baita aurten parte hartu nahi duten lagun berriak ere.

Datorren irailaren 22an jarraituko dugu jarduera. Why Not Fundazioak partida bat antolatu du Puioko zelaietan, Donostiako Aiete auzoan: ADAM futbol taldeak gogo biziz parte hartzen du bertan orain dela urte asko, eta aurten, berriro ere, bertan izango gara. Egun horretan Gipuzkoako osasun mentalaren eta desgaitasun intelektualaren inguruko elkarte, fundazio eta erakundeei atxikitako futbol taldeak elkartuko dira. Interesa duten taldeen artean sare txiki bat antolatzen hasteko ere aprobetxatuko dugu, gure kirol proiektu txikia planteatzeko.

Beti gure beharretara egokitutako liga bat izango da, bertan jokatzen duten lagunen interesekin bat eginda, mugitzen gaituenaren funtsa errespetatuz, estigmaren aurka borrokatuz, ADAMeko kirolari bakoitza ahaldunduz, baliabide komunitarioak erabiliz, ohitura osasungarriak eta kirolaren ingurukoak sustatuz, gaixotasunaren berezko sintomak hobetuz, taldean lan eginez, eta aitortuz jokalari bakoitza dela honek beste urte batez aurrera egiteko motorra.