Aita Menni erakundeak bat egin du 2020 Euskaraldiarekin

‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ lemapean, bigarren edizioak berriro ere animatzen gaitu euskaraz egitera gure harreman sozial eta profesionaletan. Nobedade nagusi gisa, lau ‘arigune’ sortu ditugu, gure hizkuntza praktikatzeko gune ‘babestuak’.
Aita Menni erakundeak bat egin du 2020 Euskaraldiarekin
Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Aita Menni Ospitalea erakunde moduan inplikatu da 2020 Euskaraldian, euskararen alde hizkuntz ohiturak aldatzeko ekimenean. 

Zer esan nahi du horrek? Beste 6.800 erakundek bezala, Aita Mennik bigarren Euskaraldi honetan parte hatzeko beharrezko baliabideak jarri dituela laguntzaile, paziente eta familien eskura. Ariketa azaroaren 20tik abenduaren 4ra ari da garatzen,eta, berriro ere, helburua da erakustea posible dela lanean euskaraz komunikatzea, baita uste baino egoera gehiagotan ere.

Praktikatzeko lekuak

Baliabide horien artean nabarmentzen da lau ‘arigune’ edo euskaraz aritzeko gune babestu sortu direla: bi Aita Menni Ospitalean, Arrasaten (bat harreran eta bestea administrazioan), beste bat Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan, eta laugarrena  Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitza eta Eguneko Zentroan. Gune horietan euskara praktikatzen da, euskaraz egitea babesten da, eta taldeak eta pertsonak parte hartzera animatzen dira, erakunde barrukoak zein kanpokoak izan.  Ariguneetan erakundeek, enpresek eta elkarteek ematen dute izena, eta hori izan da 2020ko edizio honen berrikuntza nagusia.

‘Ahobizi’ edo ‘belarriprest’

‘Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan’ lemari jarraituz, Aita Menni Ospitaleko eta Aita Menni Gizarte Zerbitzuetako dispositibo guztietako profesionalek eta erabiltzaileek erabaki dugu gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan euskaraz egitea. Baina ez bakarrik 15 egun hauetan; Euskaraldia bezalako ekimenek nahi dutena da ohiturak aldatzea eta egunero gehiago erabiltzea. Ahobizi edo belarriprest? Zein da zure rola?  

Ahobizi eta belarriprest rolak jokatzeko izena eman duten lagunak dira ekimenaren protagonistak, bideoan ikusi daitekeenez. 

Aurreko edizioan bezala, helburua betetze aldera, Euskara Plana betetzen dela zaintzen duen AMOko batzordeak langileengana jo zuen, profesionalek, pazienteek, boluntarioek… finean, Aita Menni familiak, izena eman ahal izateko, erabakiz izan nahi duten ‘ahobizi’ (euskaraz egitea ulertzen dutenekin, nahiz eta haiek erdaraz erantzun) edo ‘belarriprest’ (euskaraz egin diezaieten nahi dutenak). Eskaera gehienek ‘ahobizi’ bereizgarria jartzearen alde egin zuten, batez ere Gipuzkoan, hor baitago zabalduen euskararen erabilera. Horrenbestez, 2020ko edizio honetan, Aita Menniko Euskara Batzordeak ia 200 izen emate zenbatu ditu, “baina seguru ‘ahobizi’ edo ‘belarriprest’ gehiago daudela, elkarteetan, ikastoletan eta abarretan izena eman dutenak. Euskaraz dakiten edo, hitz egin ez arren, pixka bat ulertzen duten pertsona guztiek parte hartu dezaketelako” adierazi du Xabier Altuna lehendakariak.