Aita Menni ospitalea Gabonetan murgilduta

Bazter guztiak pazienteek eskulanen taldeen egindako elementuekin apainduta daude
Aita Menni ospitalea Gabonetan murgilduta

Gabonak urteko garairik garrantzitsuenetakoak eta politenetako batzuk dira Aita Menni Ospitalea bezalako erakunde erlijioso batean.  Gabon-kantak, kabalgatak, janari bereziak eta beste gauza asko; egitaraua ekitaldiz beterik dago Errege egunera arte. Eta Gabonetan gaudela nabaritzeko, Unitateak apaingarriz beterik daude.

Aita Menni ospitalea Gabonetan murgilduta

Besteak beste, jaiotzak, Olentzeroak, girlandak, kandelak, argiak, pazko-loreak, pinuen adarrak eta bestelako elementu naturalak ikus ditzakegu, feltrozko eta goma eva edo birziklatutako materialez (hala nola arrautzen kartoiak) egindako izarrekin batera. Baina ezer ez da inprobisatu.  Irailean dagoeneko, eskulanen tailerrez arduratzen diren begiraleek apaingarriak pentsatzen ditzute, dekorazioa gustukoa duten laguntzaile batzuen laguntzaz (LPUn laguntzaileek eta erizainek egiten dute lan hori). Plangintza horrekin, sail bakoitzak Gabonetarako apaingarriak egiteko zer behar duen esaten die Zerbitzu Orokorrei: brillantina, silikona eta abar. Gero, talde bakoitzaren ardurak eta sormenak gainerakoa egiten dute. 

Aita Menni ospitalea Gabonetan murgilduta

Jai-giroa ospitale guztitik zabaltzen da, eta aurten, jantokiak bereziki atonduta dago, izan ere, programaren barruan Gabonetako janari eta afari bereziak baloratuko dituen lehiaketa bat ere egingo delako. Hori guztia mundu guztiari Gabon zoriontsua eta poztasunez beteriko 2016. urtea opatzeko. 

Aita Menni ospitalea Gabonetan murgilduta