Aita Menni Ospitaleak 2016ko Kilometroetan parte hartzera animatzen du

Zentroak stand propioa eramango du urriaren 2an, igandea, Bergaran egingo den 40. ediziora. Egitasmoa erakundea bere jarduera soziosanitarioan eta zerbitzuetan euskararen erabilera normalizatzeko hartzen ari den neurrien artean dago.
Aita Menni Ospitaleak 2016ko Kilometroetan parte hartzera animatzen du

Aita Menn Ospitaleak zentroari lotutako pertsona guztiak Kilometroen 40. edizioan parte hartzera animatu ditu. Gipuzkoako ikastolen jaia datorren urriaren 2an egingo da, Bergaran. Lehenbiziko aldiz, Ospitaleak stand propioa eramango du. Egitasmoa Euskara Planaren barruan dago, eta asmoa da bere jarduera soziosanitarioan eta zerbitzuetan euskararen erabilear garatzen eta normalizatzen aurrera egitea.

Aita Menni Ospitaleko Euskara Plana Zuzendaritza Kontseiluak eta langileen ordezkaritzak sustatu dute 2014-2017 aldirako, eta helburuak hiru printzipio osagarritan oinarrituta daude:

·         hizkuntz eskubideekiko errespetua

·         zerbitzuaren kalitatearen hobekuntza

·         euskara normalizatzeko prozesu osoan progresibotasun printzipioa mantentzea

Egun osoan zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizun egongo dira. Kilometroetan parte hartzeak aukera emango dio Aita Menniri azaltzeko zein diren eta nola hedatzen diren asistentzi jarduerak bere zentroen sare osoan, baita bere elkartasun proiekuen eta kirolaren bidezko inklusioaren zabalkundea egiteko ere.