Aita Menni Ospitaleko eliza, Errukiaren Atea

Errukiaren Ate Santua irekitzearekin AMHk Frantzisko aita santuak aditzera emandako Errukiaren Urte Santuaren Ezohiko Jubileu Urtea ere ospatu du.
Aita Menni Ospitaleko eliza

Joan den ostiralean, abenduak 18, Donostiako elizbarrutiko artzapezpiku orokorrak, Juan Kruz Mendizabalek, Errukiaren Atea zabaldu zuen Aita Menni Ospitaleko elizan. Ospitaleko Pastoraltza zerbitzuaren ekimenez, gure eliza Gipuzkoako Elizbarrutiko jubileu-tenpluetako bat izendatu dute, Arantzazuko santutegiarekin, Loiolako Santutegiarekin, Urguleko Jesusen Bihotzaren kaperarekin eta Donostiako Artzain Onaren katedralarekin batera.

Errukia abegikortasunaren bidez adierazita

Ahizpa Montserrat Esparzak San Benito Menni gogorarazi zuen bere hitzetan: “lur hauetan erruki eta abegikortasun haziak landatu zituena“. Arrasateko Ahizpa Ospitalarien erkidegoko nagusiak azaldu zuen “pribilegio” bat dela Aita Menni Ospitaleari hori egiteko aukera ematea, eta zentroa nabarmentzen duela, gaixotasuna duten pertsonekin eta haiekiko Jainkoaren errukiaren eredu gisa.  “Erruki horik, gure eguneroko lanarekin dugun abegikortasunean adierazita geratzen da, eta elkarte osoak ilusio handiz hartu du gertakari hau”, adierazi zuen.

Errukiaren Atea ireki ondoren Juan Kruz Mendizabalek eukaristia egin zuen, ospakizun modura, hurbiltasunez, jendez beteta zegoen elizan. Horietako asko pazienteak ziren, baina baita beste herri batzuetatik etorritakoak ere. Iurretako abesbatzak ere parte hartu zuen ospakizunean familia ospitalariaren ekitaldiak ospatzeko.

Aita Menni Ospitaleko eliza, Errukiaren Atea

Errukiaren Ezohiko Jubileu Urtea abenduaren 8an, Sortzez Garbiaren egunean.  Egun horretan, Frantzisko aita santuak San Pedroko basilikaren Ate Santua zabaldu zuen.  Urte Santua ospatzen ari diren tenpluetan Errukiaren Atea zeharkatzeak “Aitaren errukiaren sakontasuna ezagutzea da, denak hartzen dituelako eta zuzenean bakoitzarengana joaten delako”, esan zuen aita santuak homilian.

Aita Menni Ospitalea, errukiaren erakusgarria

Arrasaten, Espainian, dagoen Ahizpa Ospitalarien Aita Menni ospitalea Jainkoak GaixotasunMentala (#EnfermedadMental) duten pertsonekin duen errukiaren isla da.  Jubileu-urte honetan Donostiako elizbarrutiko Jubileu Elizetako bat (#IglesiasJubilares) izango da eta datorren ostiralean, abenduak 18, zabalduko den Ate Santuetako bat (#PuertasSantas) izango da“, adierazi zuten Ahizpa Ospitalariek beren Facebooken.

Gaur egun, komunitate ospitalari osoak, ahizpek, laguntzaile eta boluntarioek, lehen egunean bezala jarraitzen dugu, hau da, erruki eremuak, abegikortasuna nagusi den eremuak sortzea posible dela gertaeren bidez erakusten”, dio Ahizpa Ospitalarien lehen orriak berriarengatik zorionduz.