Aita Mennik 18.560 kilo neguko arropa eta oinetako jaso du Grezian dauden siriar errefuxiatuentzat

Arrakastaz amaitu da arropa jasotzeko kanpaina, hasierako aurreikuspenak gaindituta. ¡ESKERRIK ASKO EUSKADI!
Aita Mennik 18.560 kilo neguko arropa eta oinetako baino gehiago jaso du Grezian dauden siriar errefuxiatuentzat

Aita Menni Ospitaleak guztira 18.560 kilo arropa jaso ditu neguko arropa jasotzeko kanpainan, Siriatik etorrita Greziako uharteetako eremuetan errefuxiatuta daudenentzat.

Bilketa

Jantzien bilketa Aita Menni Ospitalearen Arrasate, Durango (Jose Miel Barandiaran egoitza) eta Bilboko (Txurdinagabarri) zentroetan egin da. Arrasaten 9.680  kilo arropa jaso dira (1.920 oinetakoak eta 7.760 arropa); Durango 6.580 kilo (1.080 oinetakoak eta 5.500 arropa); eta Bilbon 2.300 kilo (900 oinetakoak eta 1.400 arropa).

Aita Mennik 18.560 kilo neguko arropa eta oinetako jaso du Grezian dauden siriar errefuxiatuentzat

Errefuxiatuen eremuetatik adierazi dituzten beharretarako arropa egokia hautatzeko prozesuaren ondorioz ((gizonezkoen arropa, batez ere 42-44 neurrietako oinetakoak, galtzerdiak eta prakak), jasotakoaren zati bat ez da bidaltzeko egokitzat jo. Jasotako guztiaren %el 17,3%  inguru ez da Greziara bidaliko, eta bere helmuga Caritas izaten ari da, behar duten pertsonek erabili ahal izan dezaten.

Entrega

Zehazki, Aita Mennik banaketa hau egin du kanpainan parte hartzen duten GKEek eta taldeek bidalketa egin eta modu urgentean Greziako errefuxiatuen eremuetan entregatu ditzaten. Entrega urtarrilean zehar egingo da.

Alde batetik, Lighthouse Relief (Suedia) eta Mo chara (Irlanda) erakundeak 500 kilo arropaz arduratuko dira; SOS Errefuxiatuak eta SEUR Fundazioa erakundeek 7.400 kilo bidaliko dituzte (3.900 oinetakoak eta 3.500 arropa), baita kausaren alde jaso diren elikagaiak ere; Galdakaoko Boluntarioren Gizartea Elkarteak (GBGE) 7.450 kilo eramango ditu Benito Menni Fundazioarenak (3.700 kilo) eta Aita Mennirenak (3.750 kilo). Caritasek, berriz, arropatik baztertu den %17,3 banatuko du Euskadin,  3.210 kilo.

Aita Mennik 18.560 kilo neguko arropa eta oinetako jaso du Grezian dauden siriar errefuxiatuentzat

ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ

Kanpaina “arrakastatsua izan da eta hasierako aurreikuspenak gainditu dira”, nabarmendu du Ospitaleko Elkartasun arduradun Egoitz Zabala Sagarnak. Horregatik, Aita Menni Ospitaletik, eskerrak eman dizkiegu bihotzez parte hartu duten guztiei, emandako laguntzagatik. Zehazki, esan nahi genuke:

  • Eskertzearen arloan, pertsona askok parte hartu duzue kanpainan, ez soilik arropa ematen, baizik eta baita dirua ere (1.610 euro). Eskerrak eman nahi dizkizuegu den-denei. Eskerrik asko hartzaileen, boluntarioen eta langileen partetik, zuen elkartasunarekin hunkitu egin baitira.
  • Eskerrak halaber Lighthouse Relief eta Mo Chara erakundeei, abentura benetan zoragarri honetan abiarazteagatik. Asturiaseko SOS Errefuxiatuak eta SEUR Fundazioari, oinetakoak urgente bidaltzeko inplikarazteagatik, Galdakao Boluntarioen Gizarte Elkarteari (GBGE), Galdakaoko biltegiak kudeatzeagatik eta edukiontziak antolatzeagatik, eta Ongi Etorri Errefuxiatuari, krisi uneetan laguntzeagatik. Era berean, eskerrik asko Cartonajes Arregi eta Cartonajes Eibar enpresei, enbalatzeko materiala hornitzeagatik, Arratia, Galdakao, Bakio, Gernika, Bergara, Getze Ibargoiti eta Zeberioko lagunei, euren herrietan jasotzeko puntuak antolatu zituztelako ondoren elkartzeko, eta Iruñeko Uren Mankomunitateari.
  • Halaber eskerrik asko Lakuntza eta  Berrizeko udalei, Durangoko Eliza Ebanjelikoari, Fagorri eta Kirol Bideak-i, emandako arropagatik. Eskerrik asko Caritasi, beti bezala, beharrezkoa zen guztirako hor egoteagatik, Benito Menni Fundazioari, bere babesagatik eta edukiontzi bat finantzatzeagatik, eta Mondragon Korporazioko GSR eta ATEGI enpresei, Galdakako (GBGE) biltegietarainoko barne garraioa eta bigarren edukiontziaren itsasoko garraioa finantzatzeagatik, baita ere Caixaren Eibarreko bulegoari eta Tabirako Jai Elkarteari, egindako ekarpen ekonomikoengatik.
  •  Aita Mennik, era berean, eskerrak eman nahi dizkio Arrasateko Ahizpa Ospitalarien Komunitateari, Aita Menni Ospitalea horren parte delarik. Eskerrik asko lan orduetan zein kanpoan dena eman duten langileei, eta boluntarioei, arropa sailkatu, multzokatu eta paketatzeko egunero egindako lanagatik, horiek gabe kanpaina hau ez baitzen inoiz posible izango.

Aita Mennik 18.560 kilo neguko arropa eta oinetako jaso du Grezian dauden siriar errefuxiatuentzat

KANPAINAN HUNKITU GAITUZTE

Sare sozialen bitartez, kamioneta bat arropa jaso eta entregatzeko larunbatean elkartu ziren gazte koadrilek.

Beste probintzia batzuetatik furgonetak iristeak, eguraldi txarra gorabehera.

Zeukaten denbora librea eman zuten erizain laguntzaileek eta guardiako medikuak.

Arropa asko zegoela eta, berariaz ez erosteko konbentzitu ondoren, hurrengo egunean bizkotxo egin berri eta epel batekin etorri zen gizonak, kanpainan lanean ari ziren lagunek gosaldu zezaten. 

Poltsak entregatzen zituzten pertsonen boluntarioei emandako animoek.

Bilbotik etorrita arropaz beteriko azken furgoneta entregatu zuen SOS Errefuxiatuak-eko bikote batek.

1.000 pare galtzerdi ekarri zituen gizonak.

Bere beroki kuttunari musu bat emanez agur esan zion andreak, behar handiagoa zuen norbaitek erabiltzea nahi zuelako.

Arropaz beteriko poltsa entregatzera etorritako gazte eta ez hain gazteek, etorri eta gero arropa sailkatzen geratu zirelako.