Osasun mentala

Aita Mennik ‘lege psikiatriaren ikuspegi praktiko bat’ ekarri dut Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalera

Iñaki Madariagak eta Macarena Aspiunzak LPUren funtzionamenduaren balantze positiboaren berri eman dute. 6 urte betetzera doazen honetan, agerian geratu da zeinen ona den erakundeen arteko harremana, eta nola posible den beste eredu baterantz egitea, non baldintza eta ingurune hobeak izango diren gaixotasun mentala daukaten eta delituren bat egin duten baina beren ekintzen erantzuleak ez direlako edo delitua saihesteko gaitasunik ez zutelako delitua egotzi ezin zaien pertsonentzat.
Aita Mennik ‘lege psikiatriaren ikuspegi praktiko bat’ ekarri dut Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalera

Aita Menni Ospitaleak Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalean parte hartu du. Biltzarra irailaren 25etik 29ra bitarte egin da, Bilbon. Iñaki Madariaga doktorea arduratzen da Lege Psikiatriako Unitateaz (LPU), eta hango psikologo kliniko erreferentea da Macarena Aspiunza. Biek hartu zuten parte ‘Lege psikiatrarako sarrera. Ikuspegi praktikoa’ tailerrean. Psikiatriako Egoiliarren Espainiako Elkarteak (SERP) antolatutako tailer hau Héctor Saiz lehendakariak gidatu zuen.

Héctor Saiz, azken lau hilabeteotan, mediku egoiliarra izan da gure LPUn, eta hark egin zion sarrera tailerrari. Zehazki, erantzukizunari buruz (gaztelaniara latineko ‘respondere’ aditzetik datorrena, zeinak lehenengo adieran ‘erantzuna emateko’ gaitasunari egiten dion erreferentzia) eta egoitzan dauden bitartean kontuan hartu beharreko araudiaren garrantziari buruz aritu zen: 41/2002 Legea, gaixoaren autonomiari buruzkoa; 44/2003 Legea, osasun lanbideei buruzkoa; 1146/2006 Errege Dekretua, espezialisten prestakuntzarako egoitzako lan harreman bereziari buruzkoa; eta 183/2008 Errege Dekretua, osasun zientzien eta kode mediko deontologikoaren espezialitateak zehazten dituena.

Aita Mennik 'lege psikiatriaren ikuspegi praktiko bat' ekarri dut Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalera

Batez ere BAMEen prestakuntza hobetzeko helburuarekin, urteak daramatza SERPek Psikiatriako Biltzar Nazionalaren baitan tailer bat antolatzen. Testuinguru horretan, Madariaga doktoreak justizia terapeutikoa kontzeptua azaldu, eta errealitate baten berri eman zuen: aurreikuspenen arabera, giltzapetuta dauden biztanleen %8 inguruk gaixotasun psikiatriko bat daukate diagnostikatuta, maila moderatu edo larrian. 

Macarena Aspiunza, Iñaki Madariaga eta Hector Saiz, Manuel Martin Carrasco doktorearekin, Nafarroako Ahizpa Ospitalarien zentroetako zuzendari medikoa, zeina Psikiatriako Espainiako Elkarteko (SERP) lehendakariorde izendatu zuten Psikiatriako XXII. Biltzar Nazional horretan

Aita Mennik 'lege psikiatriaren ikuspegi praktiko bat' ekarri dut Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalera

Laguntza eredua, eta ez zigor eredua

Aita Menniko LPU tresna aitzindaria da gure herrialdean. 20 leku daude, gaixotasun mentala daukaten eta delitu ekintza larriak gauzatu dituzten gizon-emakumeentzat, zeinak, epai judizial baten ostean, segurtasun neurri bat betetzera derrigortu baitituzte denboraldi batean.

“Zeren antza duen galdetzen digutenean, erantzuten dugu egonaldi ertaineko psikiatria unitate batek berezkoa duen laguntza esparru baten antza duela, nahiz eta segurtasun plus bat ere badaukan. Dagoen aldea da proiektu hau erakunde dimentsio hirukoitz batek gidatzen duela (sistema judiziala, osasun sistema eta sistema soziala), eta estamentu judizialak direla, azken batean, ‘agintzen’ dutenak. Hemen ez dago altarik, baizik eta segurtasun neurriak bete beharra”, adierazi zuen gure psikiatrak.  

Hortik aurrera, Macarena Aspiunzak auzitegi dimentsioari buruzko ekarpen bat egin zuen, hainbat gauza azalduz: adituen txostenak egiteko metodologia, datuak lortzeko tresnak (galdetegiak, test psikometrikoak, arrisku psikopatologikoko eskalak), etab. 2013ko azaroan inauguratu zenetik, PLUk 58 paziente artatu ditu; batez bestean, 35 urteko pertsonak izan dira. Horietako 39k dagoeneko amaitu dute PLUko egonaldia, adierazi zuen psikologo klinikoak, Unitateari buruz ari zela. %60 ospitale psikiatriko batera bideratu dituzte, %28 hezkuntza eta gizarte zentroetara, %10 euren etxeetara, eta %2 espetxeren batera. 

Aita Mennik 'lege psikiatriaren ikuspegi praktiko bat' ekarri dut Psikiatriako XXII. Biltzar Nazionalera

Beste gogoeta batzuen artean, Iñaki Madariagak eta Macarena Aspiunzak argi utzi zuten PLUk eta antzeko unitateek orain arte izan duten funtzionamendu onak erakusten duela posible dela gizarteari baldintza eta ingurune hobeak ematea gaixotasun mentala daukaten eta delituren bat egin duten baina beren ekintzen erantzuleak ez direlako edo delitua saihesteko gaitasunik ez zutelako delitua egotzi ezin zaien pertsonentzat. Hala, pertsona horiei arreta duina eman ahal izango zaie, eta ez dute kartzelara joan beharko, baina horrek ez du ekarriko inolako arriskurik ez gainerakoentzat, ez eurentzat.