Aita Mennik bat egin du 2021eko Euskararen Egunarekin

15/12/2021

Abenduaren 3an izan zen Euskararen Nazioarteko Eguna. Pandemiaren ondorioz bakoitza bere aldetik, zentro eta unitateetan parte hartzeko ekitaldien programa osatu bat zabaldu zen.

Aurten ere, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Aita Menni Ospitaleko dispositiboek euskararekiko konpromisoa erakutsi dute partaidetza jardueren programa osatu baten bidez. Karaokeak, dokumentalak, muralak, eskulanak, solasaldiak, aperitiboak eta abestiak izan ziren nagusi 2021eko Euskararen Egunaren ospakizunean, aurtengo edizioan "Euskara lanabes, aro berrirantz. Euskara talde lana da” lemarekin.

Arrasateko Gesalibartik Donostiako Zuatzura, Durango, Oñati, Bergara, Eskoriatza edo Soraluzetik igarota, zentroetako profesionalek, laguntzaileek, pazienteek eta erabiltzaileek jarduera berezietan parte hartu zuten euskal hizkuntzari babesa erakusteko. Gesalibarren, jarduerak Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialeko Zerbitzutik antolatu ziren.

Koronabirusa ez zabaltzeko murrizketak direla eta, ospakizunak gela bakoitzean bereizita egin behar izan ziren. Hala ere, pazienteek, familiek eta langileek euskara erabiltzeko duten eskubidea bermatzeko sortutako  Euskara Batzordeak argazki eta bideo batzuk jaso ditu, eta hemendik partekatzen ditugu. 

Euskararen erabilera bultzatzea

Euskararen Eguna gure erakundeak eguneroko jarduera soziosanitarioko eta zerbitzuetako jarduera eremuetan Euskara Planaren bidez euskararen erabilera normalizatzeko egiten dituen ekimenen parte da. Euskararen aldeko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatzeaz gain, parte hartu zutenek primeran pasatu zuten.