Aita Mennik jasotako garuneko kaltearen eguna ospatu zuen

Aita Mennik jasotako garuneko kaltearen eguna ospatu zuen

Urriaren 26an ospatzen da urtero jasotako garuneko kaltearen eguna. Egun honekin lortu nahi dena da gizartea ohartu dadila Espainian 300000 kaltetutik gora dituen arazo honen garrantziaz eta horrela, pertsona hauek behar dituzten osasun eta gizarte zerbitzuak garatzen joan ditezela.

Aurten Aita Mennik Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearekin eta ATECE elkartearekin batera topaketa eguna antolatu zuen. Laguntzaile moduan parte hartu zuten Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak, FEKOOR eta La Salle ikastetxeak. Hain zuzen, jardunaldia ikastetxe honetako kiroldegian ospatu zen.

Kiroldegiaren sarreran garuneko kaltearekin kaltetutako pertsonek egindako margoen erakusketa bat aurkeztu zen. Barruan, Gizarte Ekintzako diputatu Juan Mª Aburtok ordezkatzen duen erakundeak kaltetuekiko eta hauen senitartekoekiko duen konpromisua adierazi zuen eta ezintasunak dituzten pertsonak gizarteratzerakoan asiak duen garrantzia azpimarratu zuen, aisia eta kirol egokituak izan bait ziren eguneko protagonistak. Alde batetik Bizkaiko Bekoetxe eta Lurgorri eta Donostiako Aita Menni burmuineko lesioen eguneko zentroetako kideek osatutako bi taldek boccia norgehiagoka jokatu zuten. Talde bakoitzak partida bana irabazi zuten eta berdinketarekin amaitu zuten.

 Bien bitartean, beste partehartzaile batzuk Wii kontsolekin joku ezbernetan aritu ziren eta aldi berean, hainbat kirolari gurpildun aulkiekin slalom modalitate ezberdinetan aritu ziren.

 Topaketa amaitzeko ezintasunak dituztenen laguntza-txakurren erakustaldia izan zen. Hirietan ohikoak diren egoeratan txakurrak eman dezaken laguntza erakutsi zieten bertan bildutakoei.

 Jardunaldia arrakastatsua izan zen, bai bertaratutako jendearen aldetik eta baita komunikabideetan izan zuen ohiartzunagatik ere.