Aita Mennik Korrikarekin bat egin du

Maldatxotik Zuatzura, Arrasate eta Beasainetik pasatuz. Lekukoa eramanez edo lasterketaren musikarekin eta jai giroarekin, Aita Menni Ahizpa Ospitalarien hainbat zentrok parte hartu dute euskararen aldeko 21. edizioko martxan.
Aita Mennik Korrikarekin bat egin du

Apirilaren 4tik 14ra, Korrikak Euskadiko bide eta errepide ugari pasa ditu, Garestik Vitoria-Gasteizera.  21. edizio honetan, Euskara sustatzeko planaren baitan, Aita Menni Ospitalea, kilometro batez lekukoa eramanez, euskararen aldeko martxan ekarpena egin duen entitateetako bat izan da. Une gogoangarri hori hilaren 12an izan zen, 2.057 kilometroan,  Zuatzuko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko (Donostia) profesional eta erabiltzaileen eskutik. Bideoan ikus dezakezuen bezala, gure erabiltzaileetako bik, Marian Solak eta Florentino Ugaldek, euren aulki gurpildunak batu zituzten elkarrekin lekukoa eramateko. Emozioz beteriko unea izan zen. 

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Baina Zuatzu ez da izan laguntza eman duen dispositibo bakarra. Maldatxo EPSZk, Donostian hau ere, aurreko egunetako jardueretako batzuk baliatu zituen lasterketaren esanahiari buruz informatzeko. Gainera, proiektu bat garatzen ari dira interesa duten zentroko erabiltzaileek euskara ikasi ahal izateko.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Arrasate eta Beasaingo EPSZek ere ez zuten atzean geratu nahi izan. Bi zentroetan landu zuten historia, Korrika zergatik antolatzen den, bere ibilbidea aztertu zuten, erabilitako lemak, abestiak… Bideo honetan ikus dezakegu Arrasatetik nolako modu dibertigarrian bat egin nahi izan zuten. Goiko argazkia Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko ospakizunekoa da. Haiek ere ez zuten inondik ere galdu nahi izan gure hizkuntzaren aldeko babesa kalean adierazteko aukera, eta kirola taldean egiteko erabili ohi duten frontoian egin zuten hori.