Aita Mennik laguntza-funtsak biltzea bultzatu du Libanon errefuxiatuta dauden Siriako pertsonentzat

Ospitaleak URDA SPAIN GKEak hasitako kanpaina baterako funtsak bilduko ditu. Ekarpen horretaz baliatuz, burusiak, jateko kitak, berokiak eta berogailuak bidaliko dizkiote.
Aita Mennik laguntza-funtsak biltzea bultzatu du Libanon errefuxiatuta dauden Siriako pertsonentzat

Aita Menni Ospitalera Lanpedusako Gurutzea heldu zela-eta (sinbolo horren bidez errefuxiatuek eta etorkinek bizi duten dramaren aurka egin zuen Elizak), gure erakundeak Siriako gerratik ihes egiteko Libanora joan diren pertsonentzako funtsak biltzeko kanpainan parte hartzea erabaki du.

Zehazki URDA SPAIN GKEk horren alde hasitako kanpainarako funtsak bilduko ditu. URDA SPAIN erakundean oinarrizko laguntza emateko lan egiten dute, giza kokaleku horietan dauden pertsonak bizirauteko eta Libanoko negu gogorra ahalik eta modurik onenean pasatzeko.

Aita Mennik laguntza-funtsak biltzea bultzatu du Libanon errefuxiatuta dauden Siriako pertsonentzat

Apirilaren 24ra arte Aita Menniren edozein zentrotan utzi ahalko dira funtsak. Egun horretan, kartoizko kanoa bat Ahizpa Ospitalarien Euskadiko Aita Menni zentro guztietatik ibiliko da (Bilbo, Arrasate, Donostia eta Durango), dirua biltzeko. Lagundu nahi duten pertsonek gure zentroetako edozeinetan utzi ahalko dute dohaina. Norbaitek lagundu nahi badu eta ezin bada hurbildu, GKEren web-orriaren bidez ere egin dezake.  

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

2018ko Neguko Kanpainarako laguntza Libanoko errefuxiatuen esparrurako da, han hotza gogorragoa delako: Al Awdeh, Al Salah, Al Hikma eta Al Jarahiaa. Beqaa ibarrean kokatuta daude. Laguntza hori 700 familientzat izango da, negua baldintza duinetan igaro dezaten.

  • 11 ¤-ko ekarpenarekin burusi-kit bat emango diozu familia errefuxiatu bati.
  • 20 ¤-ko ekarpenarekin, janari-kit bat: arroza, pasta, lekaleak, olioak eta zenbait kontserba, 2 astetarako oinarrizko elikagai-beharrak asetzeko.
  • 30 e-ko ekarpenarekin, oinarrizko berogailua izango du familia batek neguan.
  • 40 ¤-ko ekarpenarekin, negurako berokiak erosteko aukera emango diozu familia bati, truka daitekeen txeke baten bidez.