Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

Komunitatean errehabilitatzeak ez du esan nahi hiriaren erdigunean errehabilitazio psikosozialeko zentro bat (EPSZ) eduki behar denik, gaixotasun mentala duten pertsonak ingurunean integratu daitezen. Konbentzimendu horretan aurrera egiteko, Aita Menni Ospitaleak osasun eta gizarte zerbitzuen arloko 150 profesional baino gehiago elkartu ditu Donostiako Akuarioan. Ekitaldia irailaren 28an egin zen, eta hausnarketa gunea izan zen arazo mental larriak dituzten pertsonei laguntza emateko moduei buruz. Foroan parte hartu zuten Osakidetzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Ahizpa Ospitalarioen ordezkariek, Fageda Fundazioko eta Madrilgo Erkidegoko ordezkariekin batera. Koordinazioa eta transbertsalitatea izan ziren gehien entzun ziren hitzetako bi, birgizarteratu, errekuperazio edo berrintegrazioarekin batera.
Kontzertu beteko uda Antzaran abesbatzarentzat

Gipuzko Fundazio Ozeanografikoko lehendakari Jose Ignacio Espelek “bakearen zentrora” egindako ongietorriaren ondoren, omenaldi txiki bat egin zitzaion karguan bere aurretik aritutako  Vicente Zaraguetari, zeinak orain dela urte batzuk Akuarioko ateak ireki zituen Ahizpa Ospitalarioen erakundearentzat Lehenago, Gipuzkoako Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari nagusi Elena Basagoitiak etengabeko hobekuntzaren espiritua nabarmendu zuen, horixe nagusitu baitzen “Arreta komunitarioko ereduak gaixotasun mental larria duten pertsonentzat” izeneko jardunaldian. Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuorde Guillermo Viniegrak, berriz, lanketa efikaz eta eraginkor baten alde egin zuen, eta gogorarazi zuen osasun mentalik gabe ez dagoela osasunik.

Aita Menni Ospitaleko zuzendari gerente Mikel Tellaechek  egin zuen harrera eta parte hartzea eskertu zuen, eta horrekin hasi zen ekitaldiaren lehen zatia, Jose Ignacio Quemada zentroko zuzendari medikoak moderatuta. Aurretik, ordea, eguneko benetako protagonistek sorpresa bat eskaini ziguten, Irungo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko (EPSZ) erabiltzaileek osatutako Antzaran Abesbatzak Leonard Cohenen “Aleluya” kantatu baitzuen euskaraz. Ahotsei lagunduz Beñardo Lazkanotegiren biolina entzun genuen. Emanaldia esteka honetan entzun daiteke 16. minututik aurrera gutxi gorabehera, soprano eta zentroko laguntzailea den Marisa Etxeparek zuzendu zuen, eta, halaber bertako langilea den Leire Inzak lagundu zuen akordeoiarekin. Juan Carlos Irizar teklatuan aritu zen bitartean. 

Lana tresna terapeutiko gisa

Enpresa proiektu bat baliabiderik onena izan daiteke eskizofrenia duten pertsonak erabat gizarteratzeko eta errehabilitatzeko. Fagedaren ï»¿esperientzia arrakastatsuak horrela frogatzen du, eta horrela kontatu zigun bere sustatzaileakCristobal Colonek. Sinesmen horrek eraman zuen 1984an gaur egun fundazioa den kooperatiba sortzera, zeinak “enplegua ematen dien gaixotasun mental larria duten edo baztertzeko arriskuan dauden pertsona guztiei, lan egin nahi badute, Garrotxa eskualdean”.

Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

Helburu sozialak dituen enpresa horrek batez ere jogurtak, izozkiak eta marmeladak egiten ditu, eta Oloten (Girona) etxalde bat dauka, 500 behirekin, eta urtean 60 milioi jogurt egiten ditu. Elikagai konpainia handienekin lehiatzen delarik, bere produktuak Kataluniako lineal guztietan daude presente. Esnekiak eta marmeladaz gain, Fagedak mintegi bat dauka basoberritze lanetarako, eta basozaintza eta lorezaintzako lanak egiten ditu eskualdeko udaletan. 

Proiektuak daude aisialdiko jarduerak, egoitzetako taldeak, gaixotasun mentala duten pertsonak bizi diren etxeetan laguntzeko, eta komunitatean integratzeko zerbitzu bat ere badago, eskualdeko beste enpresa batzuetara joan nahi dutenak modu gradualean lan arruntera bideratzeko. Ez da gune terapeutiko bat, dimentsio terapeutikoa duen eremu enpresarial bat da; proiektu sozialari bideragarritasuna emateko jarduera ekonomikoki errentagarriak dira. Beste zerbitzu bat da bisitariari arreta egitea, urtero 55.000 bisita hartzen baitituzte: jogurta nola egiten ikusteagatik ordaintzeaz gain, enpresaren publizitaterik onena bihurtzen dira. “irabazi asmorik gabe baina ‘marjinarako’ asmo handiarekin“, Fagedak arrakasta enpresariala bilatzen jarraituko du, protagonismoa elkarrekin partekatuta. Egiten duten lanagatik harro egotea eta hilaren amaieran nomina bat edukitzea dira “tresna terapeutikorik onenak”, dio egitasmoa bultzatu zuen Colonek, norbaitek egin zezakeela sinetsi zuelako”.

Egoitza eredu desberdinak

Gaixotasun mental iraunkorra dutenentzat, komunitatean integratzeak esan nahi du erronka berriei aurre egin behar dietela.  Eredu paternalista batetik eredu autonomista batera igarotzen gara, zeinean arazo mental larria duen pertsona bere bizitzaren eta erabakien protagonista den. Osasun eta gizarte zerbitzuek orain dela hamarkada batzuk eskatzen zitzaizkien zaintza eta laguntza zereginetatik askoz harantzago joan behar dute. Baina, nork aukeratzen du ostatatzeko formula? 

Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

“Etxebizitza, egoitzak, pentsioak, nola hautatu, nola lagundu” izenburupean, Jose Luis Arroyo Ahizpa Ospitalarioen Madrilgo Errehabilitazio Psikosozialeko Lerroko arduradunak zalantzak argitu zituen pertsona horien gaur egungo bizilekuari dagokionez. Non bizi daitezke, nola eta zergatik? Arroyok egoitza eredu desberdinak eta beraien nomenklaturak aurkeztu zituen, lekuen arabera: egonaldi luzeko unitateak zein trantsizioko etxeak, miniegoitzak edo apopiloentzako pentsioetako lekuak eta pisu gainbegiratuak. Eta abar. Dispositibo desberdinen konbinazioak askotariko kasuei erantzun nahi die. 

Erronka da orekatu egin behar dela pertsonak hainbat arriskutatik babesteko beharra eta bizitzeko lekua eta norekin bizi nahi duten beraiek aukeratzeko eskubidea ukatzeko arriskua, ohartarazi zuen Arroyok. Hori lortzeko, konfiantzazko harreman terapeutikoa ezarri behar da profesionalen artean, sakona eta denboran iraunkorra. Eta baliabideak ez dira baliabide finalistatzat hartu behar, baizik eta bizitzaren zatitzat. Helburua: pertsonaren eta ingurunearen (familia) beharretara egokitzea, eta hautatu ahal izateko baldintzak sortzea, bere gaitasunaren eta aukeren arabera. 

Gizarte eta osasun zerbitzuak, koordinazioa eta osagarritasuna

Abelardo Rodriguezek Madrilgo Erkidegoan arazo mental larria duten pertsonentzako arreta sozialeko sare publikoko koordinatzaile moduan duen esperientzia azaldu zuen. Gainerako parte hartzaileekin bat eginda, azpimarratu zuen komunitateko errehabilitazioaren giltzarria dela osasun mentalean diharduten gizarte eta osasun zerbitzuak koordinatzea eta elkar osatzea.  Arrakastaren giltzarria da prozesu malguak eta indibidualizatuak antolatzeko ahalmena. Elkarrekin planifikatzeko eta koordinatzeko mekanismoak, eta komunitatea baliabide lagungarri moduan. Nabarmendu zuen euskarri sozialeko eguneko zentroak ez direla gaixotasun mental larria duten pertsonak entretenituta egoteko zentroak, eta azpimarratu zuzen auzoetara ireki behar direla, eta espazio normalizatuen erabilera bultzatu behar dela (kiroldegiak, kultur etxeak, etab.), integraziorako tranpolin moduan, ahaztu gabe beste dispositibo batzuen baliagarritasuna ere, hala nola laneko errehabilitazioko zentroena. Kontua da errehabilitazio eredu bat ezartzea, ez mendekotasun eredu bat. 

Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

Etxebizitza gainbegiratuei dagokienez, Rodriguezek segurtatu zuen elkarbizitzari dagokionez ez dutela ikasleen pisu partekatuetan egon daitezkeen baino arazo gehiago planteatzen. Horrez gain, jende askok etxea dauka. Orduan, zergatik etxetik atera? Bere mintzaldiaren zati bat arreta sozial komunitarioko taldeak edukitzearen garrantzira zuzendu zuen, oso kostu efizienteetan eragin oso positiboak baitituzte. Amaitzeko, gogorarazi zuen gizarte zerbitzuetako gastua inbertsio bat dela, sare horrek, bizitza kalitatea hobetzeaz gain, aurrezkiak sortzen dituelako, jende asko lan merkatura itzultzen dutelako, eta, ondorioz, lan egin, kotizatu eta zergak ordaintzen dituelako.

Jardunaldia jarraitzeko, mahai inguru bat egin zen, “Arreta komunitarioa Euskal Autonomia Erkidegoan” Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari Alvaro Iruinek koordinatuta. Jose J. Uriartek, Bizkaiko Zerbitzu Asistentzialetako Kudeaketa Klinikoko Unitateko buruak lurralde horretan eredu komunitarioa nola ezartzen den azaldu zuen; eredua handitzen doa, ohe kopurua murrizten den heinean eta eguneko ospitaleak bezalako baliabideetan inbertitzen den heinean. Edorta Elizagarate Arabako Unibertsitate Ospitaleko psikiatra pazienteak euren gaixotasuna gobernatzeko prestatzen saiatzeak dakarren aldaketaz mintzatu zen, eta horren abiapuntuan, esan zuenez, desideratum bat dago, eta hori da paziente guztiek alta hartzeko aukera dutela.

Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

Helburua: errekuperatzea eta komunitatean mantentzea

Bloke horretan bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Osasun Mentaleko Ataleko eta Arlo Soziosanitarioko buru Arantxa Aiartzak hartu zuen hitza, eta azpimarratu zuen koordinazioa ezinbestekoa dela, zaila den arren. Helburua: errekuperatzea eta komunitatean mantentzea. Maite Bastida Gipuzkoako Erizaintzako Zuzendaritzako ondokoa da, eta bere mintzaldiaren zati bat etxez etxeko bisiten programari eskaini zion, pazientea hobeto atxikitzen zaiolako tratamenduari, zentroarekin lotura handiagoa duelako eta berriro eritzeko arriskua modu goiztiarren tratatu daitekeelako. Gurutze Gorriko Arazo Mental Larriko Egoitza Unitateetako zuzendari Maite Etulainek azpimarratu zuenez, gaixo bakoitzari arreta berezitua egin behar zaio, eta berezitasun horiei erantzungo dieten dispositiboak mantendu behar dira. 

Amaitzeko, Aita Menni Ospitaleko EPSZko koordinatzaile Vicente Huesok dispositibo horien gaur egungo egoera azaldu zuen, eta hausnarketa egin zuen erabiltzaile bakoitzari egokitutako interbentzio errehabilitatzaileak egin beharrari buruz; horrek esan nahi du etorkizunean ordutegi zabalagoak eta malguagoak egon daitezkeela, arratsaldeak eta asteburuak ere hartzeko.Gaur egun, Gipuzkoan 10 EPSZ daude, guztira 228 lekurekin, eta horietatik lau Aita Mennik kudeatzen ditu (Arrasate, Irun, Beasain eta Maldatxo Donostian).   

Aita Mennik osasun mentaleko profesionalak elkartu ditu Donostian errehabilitazio komunitarioan aurrera egiteko

Jardunaldiari buru emateko, ikus-entzunezko hau proiektatu zen, zeinak jardunaldiaren espiritua laburbildu zuen, thinking teknikaren bitartez eta Edurkorta ekintzailearen eta Signo Digital etxearen lankidetza desinteresatuari esker. Aita Mennitik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile eta laguntzaile guztiei posible egiteagatik.