Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du

Bizitzaren amaierarako prestatzearen inguruan hausnarketa egin dugu Iñaki Saralegirekin. Plangintza aurreratuan aditua dena eta Gasteizko Santiago Ospitaleko mediku intentsibista gure zentroan izan da Asistentziaren Etikako Komiteak gonbidatuta.
Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du

ETIKOMeko kideak Sarelegi doktorearekin, lehena ezker aldetik hasita

Biztanleriaren zahartzearen eta gaixotasun askoren kronifikazioaren aurrean, aurretiazko borondateak jasotzen dituen agiria (bizi-testamentua edo aurretiazko argibideak) gero eta baliagarriagoa da; izan ere, gaixoek nahi dutena ezagutzen ez ezik, gaixotasunak edo zahartzaroak horiek adieraztea galarazten duenean errespetatzen ere laguntzen du.

Pentsatu, hausnartu,… Nola ikusten duzu zure osasuna etorkizunean? Zuretzat zer da bizi-kalitatea? Nola zaintzea gustatuko litzaizuke fase terminalean? Zure organoak eman nahi dituzu? Pronostikoak bizitzaren amaiera gertu dagoela esaten duenean, Asistentziaren Etikako gure Komitearen (ETIKOM) helburuetarikoak dira prozesu horretan dauden pertsonak duintasunez artatzea eta haien eskubideak bermatzea. Iñaki Saralegi, errealitate horrekin zerikusia duten gaietan aditua, Aita Menni Ospitalera gerturatu zen, ETIKOMek gonbidatuta, “Aurretiazko Borondateei” buruzko 4 orduko saioa emateko.  

Zaintzen eta tratamenduen plangintza 

Zure osasunean eragina duten erabakiak hartzerakoan zuk parte hartzen duzu edo nahiago duzu zure lekuan zure familiak edo osasun-langileek erabakitzea? Adierazi ezinaren unea iristen bazaizu, zure ordez nork egitea nahi duzu? Irakaskuntza-gelan bildutako pertsona gehienak jakin bazekiten aurretiazko plangintzaren kontzeptuak zer jasotzen duen eta kasu bakoitzean era horretako galderei erantzuna ematen diela. Halaber, gehienak ados agertu ziren pertsona batek bere bizitzaren amaiera bizitzeko moduaren inguruan norberaren nahiak -emozionalak eta espiritualak- idatzita eta erregistratuta izateak senitartekoei eta profesionalei erabakiak hartzen ematen dien laguntzarekin. Ezbairik gabe, denen arteko harremanak errazten ditu heriotza gerturatzen den etapa konplexuan, hitz hori batzuetan erabiltzea ere kosta egiten baita. 

Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du

Eskaera horretarako prestatzea 

Adineko pertsonekin edo gaixo oso larriekin heriotzaz hitz egitea ez da erraza. Saralegik, hala ere, mila elkarrizketatik gora egin ditu jada Araban. Osakidetzaren programak helburu bikoitza du: herritarrei informazioa ematea eta pertsona erraztaileak -normalean Gizarte Laneko, Medikuntzako edo Erizaintzako profesionalak- prestatzea. Programa Saralegik koordinatzen du, eta Estatuko Osasun Sistemaren Jardunbide Egokietan sartuta dago. Lan komunitario interesgarri horren bitartez lortu nahi da 2020rako %15era bitarte gehitzea aurretiazko borondateen agiria (ABA) erregistratu duten pertsonen kopurua. “ABAk zalantzak eta beldurrak adieraztea errazten du, parte-hartzea sustatu, erabaki okerrak gutxiagotu eta estresa eta erabakien karga arintzen ditu“, behin eta berriz esan zuen Iñaki Saralegik, aurretiazko borondateen pertsona erraztailearengan babesa bilatzea gomendatzearekin batera eta gaixoarekin elkarrizketarik ez egitea ABA sinatzeko helburuarekin, haren balioen eta sinesmenen deliberamendua bultzatzea baizik. Esteka honetan deskarga daitekeen bezalako hausnarketa-galdetegiak harreman klinikoan aurretiazko plangintza jorratzen lagun dezake.

Baina plangintza haratago doa. Nork erabakiko du nire lekuan? Oso garrantzitsua da unea iristen denean ordezkari-lanak egingo dituen norbait izendatzea. Konfiantza hori hartzen duten pertsonek haren balioak ezagutu behar dituzte, gaixoa bizitzak merezi izatera bultzatzen duten gauzak zeintzuk diren, zer-nolako beldurrak dituen. Egoera zehatzetan (adib., tarte terminalean hiltzeko prozesua luzatzen duen tratamendua ukatzea edo onartzea) aukerak idatzita jartzeak zalantza asko argitzen ditu. 

Aita Mennik profesionalak bizitzaren amaierako arazoen inguruan prestatzea sustatzen du

Pertsona bakoitzak bere erara idatzi dezake aurretiazko borondateen agiria, baina balioa izateko, sinatzen duenak adin nagusikoa izan behar du eta erregistratu egin behar du. Nahi izanez gero, atzera bota, gehitu edo berritu ahal izango du. Premia gertatzen bada, agiria erabiliko da, eta haren ordezkariak interpretatuko du, betiere indarrean den ordenamendu juridikoaren arabera. Informazio gehiago lortzeko, Saralegik, esate baterako, ondorengoa kontsultatzea gomendatzen du: Andaluziako Juntaren ‘Guía para hacer la Voluntad Anticipada’. 

Saralegi doktoreak Giza Eskubideei eta Biomedikuntzari buruzko Hitzarmena aipatu zuen, Oviedon 21 herrialdek sinatua 1997. urtean, denboran aurreratutako borondateek duten garrantzia azpimarratzeko. Europako Kontseiluak bultzaturiko akordioak giza balioak defendatzen ditu garapen zientifikoen aurrean. Hizlariak gogoratu zuen Osasunaren inguruko 1986ko Lege Orokorrak jadanik jasotzen zuela gaixoak bere tratamendu medikoaren inguruan zuen erabakitzeko eskubidea. Gure ingurunean, esparru juridikoa Euskal Autonomia Erkidegoko 41/2002 Legean osatzen da, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen Legean.