Aita Mennik topaketa zientifiko bat antolatu du autismoa eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen jokabideko nahasmenduak aztertzeko

Jardunaldiak ehun aditu baino gehiago elkartuko ditu Donostian. Hilaren 25ean esku hartze terapeutikoko programa berritzaileak ezagutaraziko dira Aquariumean, eta, beste gai batzuen artean, paziente horiek ospitaleratzearen inpaktua aztertuko da.
Aita Mennik topaketa zientifiko bat antolatu du autismoa eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen jokabideko nahasmenduak aztertzeko

Donostiako Aquariumak jardunaldi zientifiko bat hartuko du, urriaren 25ean, ostirala, eta 100 aditu baino gehiago elkartuko dira, espektro autistako zein desgaitasun intelektualeko pertsonen jokabideko nahasmenduen esku hartzeen gainean sakontzeko eta zehatzago ezagutzeko. Esparru horretan, Gipuzkoan desgaitasun intelektuala artatzen duten erakunde nagusiak elkartuko dira.

Jardunaldia Aita Menni Ospitaleak antolatu du, zeinak desgaitasun intelektuala, espektro autistako nahasmenduak, nahasmendu mentala eta portaeraren nahasmendua dute pertsonak artatzeko unitate espezializatu baitu, pertsona horiek laguntza maila handiko testuinguru bat behar dutelarik arreta jasotzeko.

Egitarauaren (hemen deskargatu daiteke) arabera, jardunaldia inauguratu dute Aita Menni Ospitaleko zuzendari Mikel Tellaechek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak, eta  Aquariumeko lehendakariorde Maria Carmen Garmendiak.

Aita Mennik topaketa zientifiko bat antolatu du autismoa eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen jokabideko nahasmenduak aztertzeko

Lehenik eta behin, Joaquin Fuentes doktoreak –Gipuzkoa Poliklinikako Haur Psikiatriako Zerbitzuko burua eta Gautenako ikertzailea da (Gipuzkoako Autismoaren Elkartea)– autismoko nahasmendua duten pertsonen portaera nolakoa den azalduko du. San Francisco de Borja Fundazioko kide Gloria Matak, berriz, pertsonengan oinarritutako esku hartzeen gakoak azalduko ditu; fundazioak desgaitasun intelektuala duten pertsonei laguntza eta arreta ematen die.

Berrikuntza teknologikoak

Hurrengo mahai inguruan desgaitasun intelektuala duten pertsonekin esku hartzeko hainbat programa berritzaile ezagutaraziko dira, teknologia berriak erabiltzen dituztenak. Horrenbestez, Maria Muñoz psikologo eta Goyeneche Fundazioko koordinatzaileak ‘Neu’ aplikazio informatikoarekin duen esperientzia azalduko du. Aita Mennik hitzarmen bat dauka sinatuta irabazi asmorik gabeko erakunde horrekin, zeinak desgaitasun intelektuala duten pertsona helduei eguneko arreta emateko zerbitzuak eskaintzen baititu, hainbat programaren bitartez. ‘Neu’ aplikazio informatikoa laguntza eraginkorra da pertsonarengan oinarritutako (POP) planifikazioa kudeatzeko, eta jaso egiten ditu haren indarguneak, inporta zaizkion alderdiak, planak, beharrak, nahiak, zein ekintzatan parte hartzen duen, zein pertsonarekin dituen harremanak eta bizitzan emaitzak lortzeko behar dituen laguntzak.

Aita Mennik topaketa zientifiko bat antolatu du autismoa eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen jokabideko nahasmenduak aztertzeko

Isaac Rierari dagokionez, Mare de Déu de Montserrat (Caldes de Malavella/Girona) Zentroko Desgaitasun Intelektuala eta Jokabideko Nahasmendua duten  Pertsonentzako Egoitza Unitateko psikologo arduraduna da, eta parte hartzaileei azalduko die nolakoa den esku hartzea Snoezelen eta 24 orduko TEACCH metodoen bidez. Gai horretan sakonduz, adierazi behar da bi metodologiak espezifikoak direla autismoa duten pertsonen tratamenduan, helburua izanik arazo hori duten lagunen autonomia pertsonala eta soziala sustatzea.

Alde batetik, estimulazio multisentsorialeko jarduera ‘Snoezelen gela’ edo ‘gela multisentsorial’ deituriko espazio fisiko batean egiten da; gela prestatuta dago esperientzia sentsorialak eskaintzeko, soinuen, ukimenezko interakzioen, usainen, argi sentsazioen, gustuaren eta abarren bitartez, helburua izanik prozesamendu sentsorialaren nahasmendu bati lotutako jokabideko nahasmenduak murriztea (azterketa batzuen arabera, kalkulatzen da autismoa duten pertsonen %60-%95ek dituztela horrelako nahasmenduak). Horrez gain, TEACCH metodoaren oinarrian programa egituratu bat dago, hartzeko eta adierazteko, laneko memoriarako eta profil sentsorialeko  zailtasunak lantzen dituena, ingurunea antolatuagoa eta ulergarriagoa izan dadin autismoa duen pertsonarentzat.

Ospitaleratzea eta eskubideak

Jardunaldia amaitzeko, Aita Menni Ospitaleko zuzendari mediko Maika Palaciosek hitz egingo du, baina lehenago beste hiru mahai elkartuko dira. Batean ospitaleratzeak desgaitasun intelektuala duten pertsonengan duen eragina aztertuko da, eta Macarena Aspiunza izango da protagonista, Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun eta Espektro Autistako Nahasmenduen Arloko psikologo arduraduna.

Ana Maria Castro abokatua aditua da desgaitasunean eta menpekotasunean, eta Pontevedrako IN.XURGA Elkarteko kidea da, eta desgaitasun intelektuala eta espektro autistako nahasmendua duten pertsonen eskubideak landuko ditu, izan ere, elkartea –irabazi asmorik gabea da–konprometituta dago desgaitasun eta menpekotasuna duten pertsonen defentsan.

Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundietako ordezkariek, berriz, jokabideko nahasmenduak kudeatzeko zerbitzuak eta programak azalduko dituzte. Azken mahai hori Iñaki Madariaga doktoreak moderatuko du, Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitateko psikiatrak.