Osasun mentala

Aita Menni Why Not Fundazioarekin

Futbitoko 4. Txapelketan eta Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta antolatutako ibilaldi batean parte hartu genuen Donostiatik Aita Menniko taldeek orain arte egindako edizio guztietan parte hartu dute.

Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazio Zerbitzuak animatuta, Aita Menniko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako (CRPS) erabiltzaileek eta AMHko pazienteek beste urte batez Why Not Fundazioak Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta antolatzen duen futbito txapelketan parte hartu zuten. Erabiltzaileak Donostiako Puioko futbol-zelaira joan ziren. Aurreko denboraldietan bezala, kopa irabazten saiatzeko entrenatu zuten.

Why Not Txapelketa hitzordu galezina bihurtu da Gipuzkoako osasun mentaleko zentroetarako, eta dagoeneko EPSZetan eta Aita Menni Ospitalean bertan antolatzen ditugun jarduera berezien barruan dago.  Urriaren 16an, goizean, Vasconia Kirol Klubaren kirol-instalazioetan 150 lagun inguru biltzen dira, jokalariak eta ikusleak kontuan hartuta.  Horrez gain, kirola eta elkarbizitza nagusi diren egun honetan, Real Sociedad taldeak parte hartzen du, eta beti daude guztientzako pintxoak eta bokatak.

Txapelketa honen antolaketarekin, Fundazioak gizarte-elkarrekintza, hobetzeko grina eta errespetua sustatzen ditu kirolaren bidez.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Ibilaldi urdina

Baina Donostian antolatutako 2015eko Gaixotasun Mentalaren Munduko Egunean Boulervardetik joan zen ibilaldi bat ere izan zuen, eta hara joan ginen Irungo EPSZetatik eta Maldatxotik. Elastiko urdinekin eta Why Not Fundazioaren eskutik, gaixotasun mentala ezagutzera eman genuen hirian. Udaleko plazan gaixotasun mentalaren inguruan dagoen isiltasuna apurtu behar dela, eta gaixotasun hori duten pertsonek jasaten duten estigmarekin amaitu behar dela nabarmendu genuen.

Why Not duela bost urte sortu zen Gipuzkoan, helburu batekin:  gaixotasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea aisialdiaren bidez hobetzea.