Osasun mentala

Aita Menniko EPSZek Elikagaien Bankuarekin konprometituta daudela erakusten jarraitzen dute

Arrasateko, Irungo eta Donostiako zentroak boluntario aritu dira elikagaiak biltzeko kanpainan. Supermerkatuetara joan ziren erabiltzaileek esperientzia errepikatu nahi dute, hazkunde pertsonalean zein premia sozialak estaltzen laguntzen duen esperientzia baita.
Aita Menniko EPSZek Elikagaien Bankuarekin konprometituta daudela erakusten jarraitzen dute

Hirugarren urtez jarraian, Arrasateko EPSZko erabiltzaileak boluntario lanetan aritu ziren Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin batera, beren denboraren zati bat erabilita, azaroaren 22an eta 23an egin zen elikagaien bilketa handian. 

Azaroaren 22an, halaber, lau boluntariok eta Antzaran EPSZko hezitzaile batek, Maldatxo EPSZko antzeko beste talde batekin batera, elikagaien bilketan parte hartu zuten Irungo eta Donostiako supermerkatuetan, hurrenez hurren.  Jendeak emandako produktuak biltzen eta sailkatzen aritu ziren nagusiki.

Ez da azkena izango

Antzaran zentroarentzat eta Arrasatekoarentzat, jarraian hirugarren urtea zen kanpaina honetan parte hartzen zutela, baina Maldatxo EPSZrentzat, berriz, lehen aldia zen. Edozelan ere, esperientzia errepikatzen zutenek zein esperientzia lehenengo aldiz probatzen zutenek antolatzaileen aldetik jasotako tratu bikaina azpimarratzen zuten, eta datorren urtean errepikatu egingo luketela.

“Parte hartu dugun lehen urtea izan da, baina haiekin hitz eginda ez dirudi azken aldia izango denik, bizi izandakoarekin pozik agertzen dira-eta“, adierazi digu Gorane Elorriagak, Maldatxotik.Lau erabiltzaile eta hezitzaile bat egon ziren boluntario “eta, antolatzaileek eskaintzen zuten ordutegi malguari esker, bi ordu egon ziren“, errepikatzen zuten zentroek, berriz, lau ordu egin zituzten. “Esperientziaz galdetuta, bereziki harrituta daude ikusita zenbat jendek ematen dituen elikagaiak eta zenbat elikagai jasotzen diren”.

Boluntarioen parte hartzea

Buruko gaixotasunen batekin bizi dutenentzat ohikoa da boluntarioen laguntza jasotzea. Horrelako jardueretan parte hartuta, erakusten da zerbitzu hori ere eman dezaketela.  Hori oso ondo ezagutzen dute ekipo terapeutikokoek, bai eta Elisak ere. Arrasaten Elikagaien Bankuaren kanpaina kudeatzeaz arduratzen da Elisa, eta urtero gure zentroko erabiltzaileen laguntza izaten du kanpainan. Hainbat boluntariorekin aritzen gara lanean leku berdinean eta zeregin berdinak eginez, modu inklusiboan, kolektiboa ikusteko era aldatzen laguntzen duten esperientziak sortuz.

Gure parte hartzaileek ateratzen duten ondorioa da esperientzia honen bitartez sentitu ahal izan dutela zer gauza atsegina den besteei laguntzea. Horietako batzuk, gainera, “erabat asebeteta sentitu dira”, beraien esanetan.

Jakina, garrantzitsua da kontuan hartzea horrelako ekintzek suspertze eta errehabilitazio prozesuan duten eragina. Ondoren dituzue Arrasateko eta Irungo EPSZetatik kanpainan parte hartu duten pertsona batzuek esandakoak, Maialen Perezek eta Gorane Elorriagak guri helarazita:

·         “Oso goiz atsegina igaro dut.Pozik sentitzen naiz premia dutenei eta Elikagaien Bankuari laguntzeagatik” D.H

·         “Lehen aldia da gizartearekin konprometitu naizela eta oso pozik nago.Datorren urtean agian errepikatu egingo dut”A. A.

·         “Hondar aletxo batekin asko egin dezakegu.Datorren urtean parte hartzera gonbidatzen zaituztet.”.K.I.M.

Azpimarratu nahi dugu, halaber, urtero bezala, hainbat komunikabidek albistearen berri eman zutela; adibidez, Goiena Telebistan irudiak erakutsi zituzten, non Arrasateko EPSZk emandako laguntza ikusi daitekeen.

Eskerrik asko  gure EPSZetara jotzeagatik laguntza bila eta hain ondo egiteagatik. Zentroetako boluntarioei galdetuta, denak ados daude errepikatu nahi dutela; oso jarduera aberasgarria da, eta norberaren hazkunderako eta premia sozialak estaltzen laguntzen duten esperientziak ematen ditu.Datorren urtera arte!