Aita Menniko erkidegoko unitateek eta Ospitaleak Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatuko dute

Ateak zabaltzeko jardunaldiak, kaleko jarduerak, zinema eta horma-irudiak gure lan terapeutikoaren berri emateko eta estigmaren kontra borrokatzeko
Aita Menniko erkidegoko unitateek eta Ospitaleak Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatuko dute

Urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta, Aita Menni Ospitaleak eta kudeatzen dituen gainerako erkidegoko unitateek (EPSZ, Eguneko Ospitalea, Babespeko Etxebizitza) aurten zenbait jarduera antolatu dituzte. Horietako batzuk erkidegoan, gaixotasun mental larria duten pertsonekin egiten dugun lan terapeutikoa ezagutzera emateko.

Estigmaren kontra

Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan ateak zabaltzeko jardunaldi bat antolatu genuen, eta Mariaren Lagundia Ikastolako (Bergara) Gizarteratzeko azken mailako ikasleak bertaratu ziren. Egunean zehar gaixotasun mentalarekin eta gaur egun dagoen estigma sozialarekin ditugun esperientziak ikasleekin eta irakasleekin partekatzeko aukera izan genuen. Horrez gain, gure eguneroko zereginetan dugun eginkizun nagusiaren berri ere eman genuen: gure erabiltzaileen ahalik eta gizarteratzerik handiena lortzea eta estigma sozialaren kontra borrokatzea.

Irungo EPSZko erabiltzaileek Why Not proiektuarekin lagundu zuten egun berezi honetan, eta xede horretarako egindako jarduerez gozatzeaz gain, aktiboki ere parte hartu zuten, gure Antzaran abesbatzaren zuzeneko emanaldiaren bidez. Why Not-ek Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta antolatutako “Marea gorrian”  Maldatxoko EPSZko erabiltzaileek eta profesionalek ere parte hartu zuten.

Autoestigmaren kontra

Erkidegoko unitateetan biziki lan egiten ari gara autoestigmaren kontra. Eguneroko gauzetan gaixotasun mental larria duten pertsonek beraien moldatzeko eta integratzeko gaitasunak baloratzeko zailtasunak dituztela konturatzen gara. Beraz, Osasun Mentalaren Mundu Egunean gogoratu behar dugu sektore honetan izandako aurrerapen terapeutikoei esker, autonomia pertsonaleko eta erkidegoko integrazio maila handiak lor ditzakegula. Horri esker, erabiltzaileek bizitza guztiz normalizatua egin dezakete bizitzaren arlo guztietan.

Arlo hori lantzeko, Beasaingo EPSZk bide-forum bat egin zuen “Mejor…Imposible” filmarekin. “El lado bueno de las cosas” filmaren bidez Aita Menni Ospitaleko gaixotasun mentaleko pertsonek arlo emozionalari eta sozialari buruzko gogoeta egin eta ondorioak atera zituzten. Azkenik, urriaren 10a ospatzeko, Arrasateko zentroko Unitateak Osasun Mentalaren Egunaren horma-irudi alegorikoekin apaindu genituela erakutsi nahi dugu.   

Aita Menniko erkidegoko unitateek eta Ospitaleak Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatuko dute

Aita Menniko erkidegoko unitateek eta Ospitaleak Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatuko dute