Aita Menniko profesionalak Gipuzkoako txertaketa prozesuan parte hartzen ari dira

Taldeek beharrezko prestakuntza jaso dute Osakidetzatik. Prozesua arintze aldera, txertaketa puntuak prestatu dira, eta hara joaten dira pertsona guztiak, adinekoak izan ezik, horiek beren zentroetan jasotzen baitute txertoa.
Aita Menniko profesionalak Gipuzkoako txertaketa prozesuan parte hartzen ari dira

Gipuzkoako Foru Aldundia txertaketa kanpaina egiten ari da desgaitasuna duten pertsonen artean, eguneko zentroen eta laguntza duten etxebizitzen erabiltzaileen artean, baita zaintzen eta artatzen dituzten 55 urtetik gorako profesionalen artean ere. Ekintza hori Aita Menniko profesionalen lankidetzarekin egiten ari da.

Eduki hau kanpoko hornitzaile batean dago. Ikusi nahi baduzu, "Besteak" cookie-ak onartu behar dituzu Cookie-en konfigurazioan.

Txertoak jartzeko, Aldundiak sei talde propio eta DYAko eta Aita Menniko profesionalen laguntza du. Guztiek jaso dute beharrezko prestakuntza Osakidetzako profesionalen eskutik, eta horiek arduratzen dira, aldi berean, txertaketa kanpaina gainbegiratzeaz. Txertaketa prozesua arintzeko, txertaketa puntuak prestatu dira Gipuzkoan, eta hara joaten dira pertsona guztiak, adinekoak izan ezik, horiek beren zentroetan jasotzen baitute txertoa.

Aita Menniko profesionalak Gipuzkoako txertaketa prozesuan parte hartzen ari dira

Albistea hedabideetan:

– Gipuzkoak bi astetan inokulatu die lehen dosia gizarte zentro guztietako erabiltzaileei

– Diputazioa desgaitasuna duten pertsonak txertatzen hasi da

– Gipuzkoako erabiltzaileek eta gizarte langileek hartu dute lehen dosia dagoeneko