Aita Menniko profesionalek ‘Berdel sololomoa’ probatu dute horren egokitasuna egiaztatzeko

Produktua, hezurrik gabea, zapore leuna du eta erraz mastekatzen da, eta arrain urdinaren onura nutrizionalak eskaintzen ditu.
Aita Menniko profesionalek ‘Berdel sololomoa’ probatu dute horren egokitasuna egiaztatzeko

Ausolanek ahalbidetu zuen produktuaren onurak eta Aita Mennikoak bezalako jangeletan duen aplikazioa ezagutarazteko.  ‘Berdel sololomoa’-ren fabrikazioa AZTI, Aguinaga eta Bermeoko Arrantzaleen Kofradiaren garapen proiektu baten zati da.

Berdela sasoiko arrain urdin bat da, oso balio nutrizional altuak ditu, baina orain arte nekez sartu da kolektiboentzako menuetan, xerratan prozesatzen zaila delako, dituen hezurrengatik, eta erraz oxidatzen delako, gantz asegabeagatik. Bermeoko Kofradiaren, Aguinagaren eta AZTIren arteko lankidetzari esker, ‘Berdel sololomoa’ lortu da, erraz mastekatzeko produktu bat, berdel xerrako mamiaren portzentaje handi batekin; horrenbestez, kontsumitzeko ezin hobea da. 

Ekainaren amaieran aurkeztu eta probatu zen Aita Mennin Aguinagak eta Bermeoko Kofradiak, AZTI Zentroaren laguntzarekin, garatutako produktua. Ekitaldira joan ziren Gotzone Heriz, Ausolaneko gerentea, Aritz Morate, Aguinaga ordezkatuz, Sofia Roca, AZTIkoa, eta ospitaleko profesionalen talde ugari batAita Menniko sukaldean hainbat plater prestatu zituzten, produktu berria protagonista izanik, eta bertan zirenek probatu egin zituzten. Egunean zehar produktuaren garapenari eta Aita Menniko pazienteentzat eskaintzen dituen onurei buruz hitz egin zen. 

Hainbat plater aukera aurkeztu ziren, bakoitzaren balorazioa egiteko. 

·         Berdel Sololomoak arrautzeztatuak piper berdeekin

·         Berdel Sololomoak saltsa berdetan

·         Berdel Sololomoak  tomatearekin

·         Berdel Sololomoak bizkaitar erako saltsarekin

·        Berdel Sololomoak espainiar erako saltsarekin

Aita Menniko profesionalek 'Berdel sololomoa' probatu dute horren egokitasuna egiaztatzeko

Ausolanek ahalbidetu zuen produktuaren onurak eta Aita Mennikoak bezalako jangeletan duen aplikazioa ezagutarazteko. Jasotako inpresioa izan zen prestatzeko modu guztiak ongi onartu zirela dastaketan. Berdela bertan harrapatzen den produktua da, eta bultzatu egin nahi da. Dastaketa Aita Mennin egitea pentsatu zen, proiektu honetan lortu den produktua hezurrik gabeko produktu bat delako, erraz mastekatzen delako, eta interesgarria izan daitekeelako bazkaltiar jakin batzuengan arrain urdinaren kontsumoa bultzatzea, osasunerako dituen onurengatik.

Testura samurra eta homogeneoa duelarik, Sololomoak aukera ematen du berdel mami eduki handia duen produktu bat urte osoan edukitzeko. Aita Menniko dastaketak produktuaren egokitasuna egiaztatzea zuen helburu.