Aita Menniko profesionalek Informazio Psikiatrikoko Jardunaldietan parte hartu dute

Aita Menniko profesionalek Informazio Psikiatrikoko Jardunaldietan parte hartu dute

Martxoaren 17 eta 18 bitartean Informazio Psikiatrikoak aldizkariaren V. Jardunaldiak egin ziren Valladoliden. Espainiako eta Portugalgo Ahizpa Ospitalarien zenbait zentrotako ehun profesional baino gehiagok parte hartu zuten bosgarren edizio honetan.

Aita Menni Ospitaleko zenbait laguntzaile Gaztela eta Leongo hiriburura joan ziren parte hartzera, berrikuntza eta laguntza-joera berrienekin. Diziplina anitzeko ikuspegi batetik ezagutza zientifikoan egindako aurrerapenak izan zen eztabaidagai nagusia.

Psikologian doktorea den Ana Isabel Domínguezen txostenarekin (“Proyecto Educa-IV, intervención en familias de personas con discapacidad intelectual”) hasi zen “Ezintasun intelektuala. Ikuspegi integral baten beharra” izeneko atala, eta interes handia piztu zuen.

Gauza bera gertatu zen Aita Menni Ospitaleko zuzendari medikoa eta Garuneko Kalteko Menni Sareko zuzendaria den José Ignacio Quemada doktorearen txostenarekin. Quemadak “Garuneko kalteko zerbitzuen etorkizuna” izeneko sinposioan parte hartu zuen, “Eragile finantzatzaileen aniztasuna kudeatzeko jarduerei” buruz gogoeta egiteko.  Harrera ona ere izan zuen Juan Marín gure doktoreak egindako txostena. Iktusaren errehabilitazioan teknologia robotikoak duen garrantziari buruz hitz egin zuen.