Osasun mentala

Aitor Francesenaren hobetzeko grina izugarri gustatu zaio Arrasateko EPSZri

Europako surf egokitutako txapelduna ezagutuz gozatu genuen Zarauzko hondartzan. ‘Gallo’-k harean egotea eskatu zigun, prestatuta genituen galderei erantzuteko.
Aitor Francesenaren hobetzeko grina izugarri gustatu zaio Arrasateko EPSZri

Duela pare bat aste Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko erabiltzaileok Aitor Francesenarekin, ‘Gallo’ ezizenaz, egoteko aukera izan genuen. Francesena surf egokituko gaur egungo Europako txapelduna da, eta 2016an munduko txapelduna izan zen, itsuen kategorian.

Heldutakoan, hareara joatea eskatu zigun, bere ingurune naturalean egoteko eta Arrasateko EPSZn prestatu genituen galderei erantzuteko. Guztiei erantzun ondoren Zarauzko Surf Eskola erakutsi zigun.

Izugarri gustatu zitzaigun bere hobetzeko grina eta egunero egiten dugun errehabilitazio eta osatze prozesuan agertutako interesa. Gure zentrora joateko zain geratu ginen, zentroan egiten dugun lana hobeto ezagut dezan.

Horrez gain, turismoa egin genuen Zarauztik eta Malekoiko jatetxe batean bazkaldu genuen.

Egun bikaina izan zen, eta gauza asko ikasi genituen. Mila esker!