Alfonso Saez de Ibarra psikologoak trauma osteko estresari buruz hitz egin zuen Onda Vasca irratian

Larrialdietan duen esperientzia handiarengatik AMHko psikologo klinikoari askotan deitzen diote komunikabideetatik, eta oraingoan, Onda Vascako kazetariek deitu zioten Parisko atentatuen ondoren.
Doluak helduaroan
Alfonso Sáez de Ibarra Lehen Laguntza Psikologikoetan eta ‘debriefing psikologikoa’ izeneko trauma osteko estresa prebenitzeko teknikan aditua da Aita Menniko Ospitaleko beste langile batzuekin batera. Horrela, hainbat larrialdi-egoeretan parte hartu du, hala nola martxoaren 11ko atentatuen laguntza psikosozialerako tokian. 

Aita Menni Ospitalea Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin, Gurutze Gorriarekin eta larrialdietan eta hondamendietan parte hartzen duten beste erakunde batzuekin lankidetzan ere aritzen da. Saez de Ibarra Suitzako Psikotrauma Institutuak debriefing-tekniketan prestatzeko baimendutako profesional gutxietako bat da.