AMHk ehun urte bete dituen beste pertsona baten urtebetetzea ospatu du

Cristina S. irundarrak ehun urte bete zituen joan den apirilaren 11n.
AMHk ehun urte bete dituen beste pertsona baten urtebetetzea ospatu du

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Departamentutik heldutako lore-sorta batek Cristinaren urtebetetzea edozein urtebetetze ez zela adierazten zuen. Joan den apirilaren 11n ehun urte bete zituen Irungo emakume honek.

Cristinak Mª Luisa eta Santiago ilobekin eta artatzen duten langileekin batera ospatu zuen bere mendeurrena. Ohean dagoenez, ezin izan zen joan Benito Menni-3 Unitateak bere omenez egin zuen eukaristiara. Mezaren amaieran bere lobak eskerrak eman zizkien langileei, bere izekoari unitatean egon den urte guzti hauetan egindako zainketengatik eta emandako arretarengatik. Ospakizunaren ondoren klinikako laguntzaile batek lore-sorta eman zion Cristinari Ospitaleko laguntzaile guztien izenean, eta “Zorionak” abestu zioten.

AMHk ehun urte bete dituen beste pertsona baten urtebetetzea ospatu du

Urrun geratzen dira lau neba-arreben artean nagusia zen emakume honek galtzagile moduan lan egiten zuen egun horiek. Gure zentroan sartu ondoren oso aktibo jarraitu zuen, eta Ospitaleko Kartoi eta Giltzen tailerrean lan egin zuen.

Egonaldi luzeko pazientea ere den Felisarekin batera, hilabete gutxitan Aita Menni Ospitalean ehun urte baino gehiago dituen bigarren pertsona da.