Antzaran EPSZ Korrikarekin

Aurten jaso duten gizarte-laguntzaren artean gure Irungo EPSZk emandakoa nabarmendu da. Bandera eta kartelen ilarak egiten lagundu dugu, eta Korrika animatzera hurbildu gara Hendaiatik Irunera heltzen zen egunean, Donostiarantz jarraitzeko.
Antzaran EPSZ Korrikarekin

Duela egin batzuk amaitu da Korrikaren hogeigarren edizioa. Martxoaren 30ean abiatu zen Otxandiotik, eta 11 egun igarota eta 2.535 kilometro eginda amaitu zen joan den apirilaren 9an, Iruñan. Korrikaren hogeigarren edizioaren lekukoa esku batetik bestera igaro da egun hauetan Euskadiko, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako herrien artean. Aurten jasotako gizarte-laguntzaren artean Irungo EPSZrena nabarmendu da, izan ere, bandera eta kartelen ilarak egiten lagundu zuen, modu aktiboan euskararen erabilera sustatzeko eta aldarrikatzeko. Horrez gain, Donostiarantz jarraitzeko, Hendaiatik Irunera heltzen zen egunean Korrikara animatzera hurbildu zen.

Mota honetako ekimenetan parte hartzeak gure zentroetako erabiltzaileen gizarte-funtzionaltasuna lantzen, haien gaitasunak nabarmentzen eta interesak eta itxaropenak errespetatzen laguntzen gaitu. Kasu honetan, AEKrekin (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) aktiboki lan egin dugu. AEK 1976. urtean sortu zen erakundea da, eta euskara irakasten aritzen da. Gure hizkuntzaren alde antolatutako martxan lagunduz parte hartu genuen. Erkidegoan gizarte-gaitasuneko eginkizun aktiboa izateak nortasun positiboa eraikitzen du, norberaren eraginkortasuna hobetzen du, asetzen du. Horrela, pertsonen ahalduntzea lantzeko aukera emateaz gain, erkidegoan txertatzen ere laguntzen du. 

Antzaran EPSZ Korrikarekin