Antzerkia San Joan Jainkoarenaren festa bere izena duten Unitateetan ospatzeko

San Joan Jainkoarenaren izena duten Unitateek urtero ospatzen dute bere festa. Egun desberdina da beti pazienteentzat; horrela, egun hasieran, eukaristia egiten da, baina aurten nobedade handia egon zen, izan ere, bi antzezlan labur estreinatu zituzten: “Un amor caótico aún sigue siendo amor” eta “El amor no basta”.
Antzerkia San Joan Jainkoarenaren festa bere izena duten Unitateetan ospatzeko

Iragan astean Egonaldi Luzeko unitateko pazienteek bi antzezlan antzeztu zituzten San Joan Jainkoarenaren eguna, hots, gaixoen eta ospitaleen zaindariaren eguna ospatzeko. San Joan Jainkoarena Anai Ospitalarien Komunitatearen sortzailea ere izan zen.

ALE Bko pazienteek hilabeteak zeramatzaten astean behin entseatzen eta aurkezpenerako atrezzoa prestatzen. Aurretik zenbait ‘minilan’ irakurri zituzten, denen artean Fabian Choqueren bi lan prestatzea erabaki zuten arte. Denok maitasuna eta afektua behar ditugulako aukeratu zuten, nahiz eta -lehen lanean bezala- bere gezien biktima izaten amaitzen duen Cupido alfer baten bidez heldu. Edo, “El amor no basta” lanean gertatzen den bezala, zorioneko amaiera ez badu ere.

Fuensanta Mesa begiraleak zuzenduta zazpi paziente aritu ziren antzeztokian. Gainerako kideak jantziez eta eszenak egiteko beharrezkoak ziren elementu guztiez arduratu ziren.

Aurkezpena ospitaleko ekitaldi-aretoan egin zen eta hainbat jende bildu zen. Ahoz aho ibili zen berria eta Unitate guztietako pertsonak bertaratu ziren. Ikusleek asko gozatu eta txalotu zuten antzezlana. Gero, bazkari berezia prestatu zuten, eta amaitzeko, festa amaierako dantza.

Bi antzezlan txiki horiek prestatzea oso onuragarria izan da gaixotasun mental larria eta kronikoa duten pertsonentzat. Bestalde, taldeko kideei emozioen mundua eta zenbait alderdi kognitibo lantzen lagundu die, horien artean oroimena. Antzerkia bezalako taldeko jarduera artistiko eta ludikoak pertsonen arteko harremanak lantzen ere laguntzen du. Hori dela eta, parte-hartzaile guztiek jarraitu nahi dute jarduera hau egiten, eta batzuk boluntario moduan aurkeztu dira hurrengo antzezlanetan aktore izateko.

TIzandako arrakastaz jabetuta, antzerki-taldeak entseguekin jarraitzea erabaki du, hainbat eskaera jaso dituelako antzezlana berriro egiteko.