Arrasateko EPZ emakumeen indarkeriaren kontra

Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren barruan Aita Menni Ospitaleko Arrasateko EPZren talde terapeutikoak genero-indarkeriarekin zerikusia duten zenbait jarduera antolatu ditu gaur, 2015eko azaroaren 25ean.
Arrasateko EPZ emakumeen indarkeriaren kontra

Ekimen honekin hau da Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko profesionalen helburua: pertsonen arteko harreman errespetutsuak eta onuragarriak sustatzea erabiltzaileen artean, bikote-harremanaren esparruan, indarkeria matxista prebenitzeko. 

Hori horrela, berdintasunerako eta askatasunerako eskubideari buruz hitz egiteaz gain, zenbait jarduera ere egin dira, hala nola argazkian ikusten dugun horma-irudi hori, egoera salatzeko dena, genero-indarkeriaren inguruko zinema foruma eta mekanismo psikologiko irrazionalei eta horiei aurre egiteko moduari buruzko hitzaldi bat, zenbait gizonek emakume batzuei tratu txarrak zergatik ematen dizkieten azaltzeko.

Albiste hau honekin lotuta dago