Arrasateko EPSZ buru-belarri emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko

Zentroak bere egin du azaroaren 25eko kausa, Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren kariaz. Hainbat jardueraren bitartez mundu osoan hainbeste emakumek nozitu behar duten indarkeriaren aurkako gaitzespena babestu zen, eta eskubide duinen eta portaera horiek errotik desagerraraztearen aldeko politiken eta mekanismo egokien beharrari buruz hausnarketa egiteko ere balio izan zuten.
Arrasateko EPSZ buru-belarri emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko

Azaroaren 25ean, Arrasateko EPSZk Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna garatu nahi izan zuen, mundu osoan hainbeste emakume eta neskatilak nozitu behar duten indarkeria gaitzesteko, eta eskubide duinen eta portaera horiek errotik desagerraraztearen aldeko politikak eta mekanismo egokiak exijitu zituen.

Zentroko profesionalek eta erabiltzaileek gaia landu zuten eta dokumentazioa aztertu zuten.,  Halaber, Nazio Batuek argitaratutako datuen zati bat partekatu nahi dute. 

Zergatik A25

Arrasateko EPSZ buru-belarri emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztekoEgia bada ere lehen deialdia 1981ekoa dela, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ez zuen 1999ra arte deialdirik egin, abenduaren 17ko 54/134 ebazpenaren bitartez, zeinean gobernuak eta edonolako erakundeak gonbidatzen zituen herritarrak sentsibilizatzeko ekintzak sustatzera, emakumeen aurkako indarkeriaren arazoari buruz, bere alderdi guztietan: fisikoa, psikologikoa, kulturala… Horretarako, NBEk azaroaren 25a izendatu zuen Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egun gisa.

·         Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa da.

·         Emakumeen aurkako indarkeria emakumeen jasaten duten diskriminazioaren ondorioa da, bai legeei dagokienez, bai genero arrazoiengatiko desberdintasunen praktikari eta horri jarraipen etengabea emateari dagokionez.

·         Emakumeen aurkako indarkeriak arlo asko eragiten die eta aurrerabidea galarazten du arlo askotan, horien artean pobrezia desagerraraztea, GIB/HIESAren aurkako borroka, bakea ea segurtasuna.

·         Emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria ekidin daiteke. Prebentzioa posiblea eta funtsezkoa da.

·         Emakumeen aurkako indarkeriak pandemia globala izaten jarraitzen du. Emakumeen %70ek ere nozitzen dute indarkeria beraien bizitzan.

Margotu mundua laranjaz

Erakundeak kanpaina bat abiarazi du, 16 eguneko aktibismoa genero indarkeriaren aurka. Margotu mundua laranjaz, azaroaren 25etik abenduaren 10era arte, herritar sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko, aldaketa baten bila. Animatu biztanleak kolore hori erabiltzera, indarkeriarik gabeko etorkizunaren sinbolo gisa.