Arrasateko EPSZ Legazpiko Ontziak Sailkatzeko Plantara eta Epeleko Araztegira joan da

Irteerak birziklatze tailerraren barruan egin dira. Saioez gain, hondakinen bulegoko langile bat etorri zen, nola birziklatu behar den azaltzeko.
Arrasateko EPSZ Legazpiko Ontziak Sailkatzeko Plantara eta Epeleko Araztegira joan da

Birziklatzeak ingurumena zaintzen laguntzen du eta ohitura bat da biztanleen % 83,5entzat, 2014ko ECOEMBESen datuen arabera. Hala ere, batzuetan ez dakite zer edukiontzi egoki aukeratu. Errealitate hori gure EPSZko erabiltzaile askorengan antzematen da.

Hori arintzeko, azken hil eta erdian birziklatzeari buruzko tailer bat egin da. Zentroko saio teoriko eta praktikoez gain, bi baliabide komunitarioetara joan gara eta Asier, Arrasateko Udaleko hondakinen bulegoko langilea (BAZ) gurera etorri da. Modu atsegin eta erraz batean nola birziklatu behar azaldu zigun.

Legazpiko ontziak sailkatzeko planta

Arrasateko EPSZ Legazpiko Ontziak Sailkatzeko Plantara eta Epeleko Araztegira joan da

Aiala, Artelatz enpresakoa, izan zen bisitan zehar gure gidaria. Ontziak nola sailkatzen ziren azaldu zigun areto batean, eta zer produktutarako birziklatzen diren adierazi zigun. Horrez gain, zentroan landu den materiala laburki berrikusi genuen, urrezko hiru arauei buruz hitz egin genuen (murriztu, berrerabili eta birziklatu), eta zer edukiontzitara bota behar den gauza bakoitza. Birziklatze-prozesuaren makina baten eskala txikiko kopia batean, Legazpitik ateratzen den materialarekin zer egiten duten azaltzen duen erakustaldi bat ikusi genuen. Kanpotik, ontziek plantara heldu arte jarraitzen duten prozesu guztia ikusteko aukera izan genuen. Zentroko langileek prozesuaren zati bakoitzean sortzen dituzten fardel motak fabrikako leku seguru batean utzi zituzten geuk hurbiletik ikus genitzan.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiogu berriz Arrasateko Herritarren Arretarako Zerbitzuari (BAZ) eta Gipuzkoako Urak eta Artelatz enpresei, agertutako jarrerarengatik eta emandako opari guztiengatik.