Osasun mentala

Arrasateko EPSZ, Oñatiko festetan, Voces Navarras taldearekin

Mota honetako jarduerek osatze-prozesuan laguntzen dute, aldez aurretik egiten den lanarengatik batik bat. Azpimarratu behar dugu erabiltzaileek antolatu zutela irteera, eta horretarako, akordioak egin behar izan zituzten autobus-ordutegietarako, denbora kudeatzeko, taldeari egingo zitzaizkien galderetarako eta abar.
EPSZek inauteriak ospatu dituzte

San Migeleko festak direla eta, Arrasateko EPSZn Oñatira joateko ibilaldi bat antolatu dugu Voces Navarras jota-taldearen emanaldia ikusteko eta kideak ezagutzeko.

Honelako ibilaldien bidez, aldez aurretik egiten den lanarengatik gure zentrora joaten diren pertsonen osatze-prozesuan laguntzen da. Musika askotan erabiltzen dute EPSZn, arlo guztietan ekartzen dituen onurengatik, eta oraingoan, taldea osatzen duten pertsonak ezagutzeko. Ez genuen aukera galdu nahi izan opari bat eramateko, eskerrak emateko nolabait. Asko gustatu zitzaien eta abesti bat eskaintzeaz gain, publikoaren txaloak ere eskatu zuten.

Azpimarratu behar dugu erabiltzaileek antolatu zutela irteera, eta horretarako, akordioak egin behar izan zituzten autobus-ordutegietarako, denbora kudeatzeko, taldeari egingo zitzaizkien galderetarako eta abar. Jarduera amaitu eta gero, oso positiboa izan zen egindako balorazioa.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Voces Navarras taldeari, emandako tratuarengatik, eta gizarte-sareetan argitaratu duten aipamenarengatik.  Horrez gain, animoak eman nahi dizkiogu kide bati, arrazoi pertsonalengatik ezin izan zelako bertaratu.

Arrasateko EPSZ, Oñatiko festetan, Voces Navarras taldearekin