Osasun mentala

Arrasateko EPSZk bere Danborrada berezia ere ospatu du

Joan den ostiralean, urtarrilak 18, Donostia eguna ospatzen ibili ginen zentroan. Egun garrantzitsua da Donostian eta Gipuzkoako beste herri batzuetan. Sukaldeko taldeak festaren plater tipikoa egin zuen: gulak.
Arrasateko EPSZk bere Danborrada berezia ere ospatu du

Urtarrilaren 20an Donostia eguna ospatzen da, Donostiako eta Gipuzkoako beste herri askotako festarik garrantzitsuena. Tradizioak agintzen moduan ospatzeko, ostiralean, urtarrilak 18, Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak (EPSZ) egitarau zabala egin zuen.  Gure ‘sukaldeko taldeak’ oso gula gozoak prestatu zituen, eta gero denok elkarrekin dastatzeko aukera izan genuen.

Geroago danborren txanda izan zen.  Ospakizuna zoragarria izan zen gure erabiltzaileentzat eta langileentzat.

Aurreko egunetan Donostiarekin zerikusia zuten jarduerak egiten ibili ginen: musika-taldea danborrak jotzeko, historia ezagutzeko, photocall, zentroa apaindu…Geuk egindako festaren ospakizun berezian ezer ez zela falta ikus dezakezue argazkietan.