Arrasateko EPSZko erabiltzaileak Oñatiko suhiltzaileak ikustera joan dira

Etxeko segurtasunari eta arriskuei buruzko tailerraren azken saio moduan
Arrasateko EPSZko erabiltzaileak Oñatiko suhiltzaileak ikustera joan dira

Arazo mental larria duten pertsonek zailtasunak izan ohi dituzte etxean moldatzeko eta gizarte-elkarrekintzan. Ocaña Expósitok eta Caballo Escribanok egindako ikerketa kuantitatiboa (2015) jasotzen da: etxeko zainketarekin zerikusia duten jarduerak autonomia-mailarik txikienak eta gauzatzeko aukera gutxien dutenak dira.  Olivas et Al (2013) egileen azterlan komunitarioan etxearen zainketan dauden arazoak eta gizarte-harreman falta ere nabarmentzen dira.

Hori horrela, Etxeko eta Erkidegoko Gaitasunen programaren barruan, begirale-taldeak hiru hiletan garatu den tailer bat eman dute berriro Arrasateko EPSZn. Tailer honen helburu nagusiak etxeko istripuak txikiagotzea, dagozkion neurri zuzentzaileak erabiliz, eta premiazko egoeren aurrean jarduten jakitea izan dira. 

Horretarako, etxeko arriskuak eta elikagaiak eta sendagaiak manipulatzearekin lotutako arriskuak identifikatu dira. Horrela, dauden arriskuez jabetzeaz gain, zenbait premiaren aurrean jokatzeko modua ere ikasi dute. 

Lehen laguntzekin zerikusia duen gaia Beatriz Urdangarín gure erizainak eta Alfonso Saez de Ibarra gure psikologoak eman dute. Alfonsok, Gurutze Gorriko boluntario gisa, gure zentrora anbulantzia batekin etortzeko aukera izan zuen, barrutik ezagutzeko eta bere lana azaltzeko. 

Azken saioan irteera bat egin genuen erkidegora. Oraingoan Oñatiko suhiltzaileen basera joan ginen. Ibilaldi honekin, gizarte-gaitasunak praktikan jartzeaz gain, tailerrean ikusitakoa indartu ere egin zuten. Mikel Larrañagak, buruetako batek, zerbitzuaren eta taldearen aurkezpen labur bat egin ondoren, Suhiltzaileek, Su Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako bideo bat erakutsi ziguten. Hor, primeran eta modu arruntean erakusten dira etxean dauden arriskuak eta sute baten aurrean jokatzeko modua. 

Arrasateko EPSZko erabiltzaileak Oñatiko suhiltzaileak ikustera joan dira

Amaieran egindako solasaldi eta galderen ondoren, bisita bat egin genuen instalazioetatik eta taldeka banatu ginen, suhiltzailearen lanbidearen esperientziak edota sentsazioak zuzenean sentitzeko, hala nola seigarren solairu bateraino igotzea, gela ilun batean sartzea, sutea dagoen apartamentu bat izango balitz, suhiltzaileen jantzia jartzea edo kamioiarekin sirenak jarrita buelta bat ematea.