Arrasateko EPSZko txirrindularitza-taldeko kideak Arrasaten egindako Gipuzkoako Ziklo-kros Txapelketan izan dira

Arrasateko EPSZko txirrindularitza-taldeko kideak Arrasaten egindako Gipuzkoako Ziklo-kros Txapelketan izan dira

Arrasateko EPSZko txirrindularitza-taldeko kideak Gipuzkoako Ziklo-kros Txapelketan izan ziren joan den azaroaren 5ean bost aldiz Espainiako txapelduna izan den Javier Ruiz de Larrinaga agurtzeko, hark zentrora egindako bisita oso motibatzailea izan zela eskertzeko.

Arrasateko EPSZko txirrindularitza-taldeko kideak Arrasaten egindako Gipuzkoako Ziklo-kros Txapelketan izan diraKirol Astearen barruan txapelduna kafe-solasaldi bat egin zuen duela zenbait hilabete EPSZn Markel Irizarekin batera, Gipuzkoako beste txirrindulari ezaguna dena.

Ez zuen eguraldi ona egin asteburuan eta hori dela eta ezin izan genuen lasterketa gozatu.

Elite kategorian Javier Ruiz de Larrinagak irabazteaz gain, kadeteen kategorian Haritz, zentroko begiraleetako baten semea, bigarren postuan sailkatu zen.  

Kirola programa terapeutikoaren barruan 

Aita Menni Ospitaleak ezarritako lerroari jarraituz, hots kirolaz baliatzea tresna terapeutiko gisa, zenbait kirol eta jarduera fisiko aztertu ziren, eta xede horretarako programa bat diseinatu zen. Sei erabiltzailek txirrindularitza-taldean sartu nahi izan dute, bederatzi petankan ari dira eta gainerakoak mendi-ibilietan. Eguraldiak uzten duenean astean behin entrenatzera joaten dira. Gaur egun, EPSZko kirolariak Aita Menni Kirol Taldean daude.