Astelehen bat hilean zinemara joaten gara Aretxabaletara

Erkidegoan babespeko etxebizitzetan bizi diren pazienteei laguntzen diegu. Autobusez joan ginen alboko herrira, han, astelehenetan 16:00etan emanaldia dagoelako; gainera, ikuslearen eguna ere da.
Astelehen bat hilean zinemara joaten gara Aretxabaletara

Aisialdiko jarduerez gozatzeak, hala nola zinemara joateaz, eta une horiek taldean partekatzeko jende-talde bat izateak, onura terapeutiko handiak izan ditzake. Pantaila handian film bat ikustea mundu guztiari gustatzen ohi zaion jarduera da, baina batzuetan, zaila da joatea, distantziengatik, ordutegiengatik… Aretxabaletako Zaraia aretoan astelehenetan, 16:00etan, emanaldia dagoela eta “ikuslearen eguna” dela jakin genuenean hara autobusez joatea bururatu zitzaigun. Eta horrela astelehen batean joaten hasi ginen, eta beste astelehen batzuk errepikatu genuen.

Hasteko, gehien gustatzen zaigun filma aukeratzen dugu, eta dauden egunen artean, hoberen etortzen zaigun astelehena aukeratzen dugu. Etxeen erabiltzaileak oso pozik daude planarekin, izan ere, hainbat alditan joan dira dagoeneko. Oro har, lau pazienteko eta begirale bateko talde bat joaten gara. Herrira heltzean kafe bat hartzen dugu, edo pasei bat ematen dugu, filma lauretan hasi arte… Eta zinematik irtetean Arrasatera itzultzen gara, autobusez, eroso, filmari buruz hitz eginez.

Astelehen bat hilean zinemara joaten gara Aretxabaletara