Batzuetan bizitza ustekabean zailtzen zaigu

Lagundu osasun mentalari bideo hau partekatuz. MILA ESKER!!!
Batzuetan bizitza ustekabean zailtzen zaigu

Zu bezalakoa naiz, oraindik ez badakizu ere” da urte honetarako Osasun Mentalaren Mundu Eguna ospatzeko aukeratutako goiburua. Aita Menni Ospitalean ospakizun honetan ere parte hartu nahi dugu, urtero bezala, urriaren 10ean ospatzen dena 100 herrialde baino gehiagotan. 

Estigmari, aurrez pentsatutako ideiei, aurreiritziei eta oro har gaixotasun mentalaren inguruan dagen ezjakintasunari aurre egiteko, pentsamolde bisual honen bidez, itxaropenez, inklusioz eta enpatiaz beteriko mezu bat bidali nahi dugu. Lagundu mezua zabaltzen eta ez ahaztu zure gizarte-sare gustukoenetan #SoyComoTú etiketa gehitzen. 

“Visual thinking” hau zabaltzeaz gain, beste ekintza batzuek ere egingo ditugu gezurrezko mitoak desmuntatzeko eta aurreiritzien kontra borrokatzeko. Ekintza horien artean, Arrasateko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroan ateak zabaltzeko eguna izango da. 

Eskerrik asko osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeagatik. Elkartzen gaituzten gauza askoz ere gehiago dira urruntzen gaituztenak baino.