Osasun mentala

Beasaingo EPSZren X. Urteurrenaren ospakizuna prestatzen

Datorren 26an izango da Igartza Jauregian. Han, hiriko alkatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Osakidetzako zenbait agintari izango dira. Horrez gain, Ametsa Abesbatza ere izango da, zentroko erabiltzaileek osatzen dutena.
Beasaingo EPSZren X. Urteurrenaren ospakizuna prestatzen

Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroak hamar urte bete ditu eta datorren urriaren 26an ospatuko dugu Igartza JauregianHiriko alkatea, Aitor Aldasoro, XVI. mendeko eraikin zoragarri honetara hurbilduko da X. Urteurren hau gurekin ospatzeko. Harekin batera Arrasateko Ahizpa Ospitalarien erkidegoko nagusia, ahizpa Monse Esparza, eta gure ospitaleko zuzendari kudeatzailea, Mikel Tellaeche izango dira.

Mahai zientifiko batean azken hamar urteetan Gipuzkoan osasun mentalaren arloan egindako lana berriko dute. Mahai hori, honako hauek osatuko dute: Arantza Ayarzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Osasun Mentaleko eta Arlo Soziosanitarioko buruak; Álvaro Iruinek, Osakidetzako Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko zuzendariak; Beasaingo EPSZko erabiltzaileek eta senideek eta Vicente Huesok, zentroko psikologo klinikoak.

Beasaingo EPSZren X. Urteurrenaren ospakizuna prestatzen

Ametsa abesbatzak, EPSZko erabiltzaileek osatu dagoena eta Juan Carlos Irizarrek, Aita Mennirekin duela zenbait urtetatik lan egiten duen Oñatiko musikariak zuzentzen duenak, programa ixteko emanaldi bat emango du. Argazkietan ikusten denez, aurreko egun hauetan entseguak eta akustika-probak egiten ibili dira eraikinean bertan. Ziur emanaldiak arrakasta handia izaten duela.

Beasaingo EPSZren X. Urteurrenaren ospakizuna prestatzen